2 07 agerraldia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Barriola Abelino »  Goi argi »  2 07 agerraldia

Zazpigarren Agerraldia
Enrike eta Isabel
Isabel Zurekin hitz egitera dator.

Enrike Nola? Betiko eten bagenituen elkarganako adiskidetasunak? Aldatu da? Berriro hasi nahi du?

Isabel Ez, nik behartu dut, derrigorrean dator.

Enrike Orduan ez dut hitz egin nahi. Zein naizela usteko du honela nire etxera ekarrita?

Isabel Zuk ez diozula hots egin badaki, ni naiz behartu dudana... egokia zuretzat aurkitzen dudalako, ona, bihotz handikoa, isila, besteren akatsak estaltzen dakiena, nabarmentasunik ez duena. Enrike, ez nuke besterik nahiko nire koinatatzat. Hura sartu baino lehenago horregatik esan nahi dizut ez daukala zuretzako gorrotorik, eta zuk ere beretzat ez edukitzeko.

Enrike Une batean ere ez da nire bihotzean bere kalterako, asmo txar bat sartu.

Isabel Argi hitz egingo dizu, hala esan dit, lehen hoztu eta atzeratzeko izan dituzuen gai horietaz... Badakizu bere nahia... Ez al da zurea berdina izango?... Elkarri amore emanda ez ote zarete batuko?... Enrike... denok nahi batean gaudela oldoztu ezazu eta denok zuen ona nahi dugula... eta... banoa Maritxuren bila. (Eseri oso oldozkor).






     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org