2 09 agerraldia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Barriola Abelino »  Goi argi »  2 09 agerraldia

Bederatzigarren Agerraldia
Enrike bakarrik
Eten da gure elkartea... bigarren aldiz eten, eta oraingoan betiko. Amaitu da dena gure artean. Nire asmoak, nire itxaropenak, batez ere nire inguruan ikusi dudanean, handiak ziren, zernahi bere alde egiteko gertu nengoen, eta gero, jardunean berotuaz seta gogorrari ekin diogunean, ez amore apur bat emateagatik denak ukatu ditut. Zipotza izan ni eta neurekoia, inoren arrazoietara etortzeko!... Bapo! Gizon gelditu haiz, Enrike! Andre batek ez hau menderatu, baina ezta, hik ere hireganatu, eta bera gabe ez haiz biziko...

Nahi dudan guzia egiten ohitua eta nire nahi handienak jarri ditudan nahitasunean eraman dut jipoirik handiena.

Guk, gizonok, nolanahi ibiltzen omen ditugu emakumeak! Nolakoak ezik! Maritxu bezalakoak ez.

Zein sakon begiratzen duen! Zein garbi ikusten duen! Gezurra nola esan, begi haien argitasunarekin nire barren guzia ikusten bazuen!

Eta orain zer diok? Zer esan behar diek gurasoei, hire arrebari?... (Ikaratu) Ez dut inor ikusi nahi,... inorekin hitz egin nahi... Nora joan? Zer egin?...






     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org