 |
|
 |
 |
|
Hamabigarren Agerraldia
|
|
Antonio eta Josefina |
Josefina (Enrike joaten ikusi eta gero, biak sartuaz). Enrike.
Antonio Utzi, gero hots egingo diogu. Alaitu, alaitu Joxepa. Iluntasunak badoaz... argia badator... Poztu, poztu...
Josefina Zu honela ikustearekin poztua nago. Erraz egin duzue, beraz?
Antonio Berehala bukatu dugu. Gizon prestua Jauregi! Berrogei mila duro; ez zuen ardit bat gutxiago nahi. Balio ditu! Lan asko egiten den etxea da. Idatzi dugu behar den agiria. (Erakutsiaz) Utzi dizkiot ezagun-gai bost mila duro, hilabeteren buruan gainerakoak ordaintzeko, eta nahi dugunean jabetzera joateko entzunaz irten naiz pozik, ikusten dudalako gure Enrikerentzat aurrerapen ona eta erraza.
Josefina Pozten naiz, Antonio, batez ere gure semea lanean ikustearekin. Ezer ez egin horrek kalteak besterik ekartzen ez dizkie gazteei. Gaurko egunean, guk, gurasook, zerekin bizia utziagatik, irabazten ez badute, denak galtzeko bidean jartzen dira. Gutxik dakite irabazten, banakak gordetzen, gehienek galtzen.
Antonio Bai, hala da.
Josefina Hala ere, zu zinen, bada, behin ere lanean jarri nahi ez zenuena.
Antonio Gaztea den bitartean biziera erraza eman nahian, gure gaztetasun garratza gogoratuaz.
Josefina Hobe da garratz hazi eta ez bera. Garratz eta latz hazi denak eragozpenari gogor egiten badaki, baina berak...
(Entzungo da tiro bat).
Zer da hori? (Irtengo da oso larri).
Antonio Hutsa. Antontxuren trakeskeriaren bat. (Eskuan daukan idaztia mahaian gordeaz).
Hori baino gaizkiago hazitako haurrik... (Entzungo da garrasi handi bat).
Zer da? Emaztearen oihua? (bat-batera atzera bihurtuaz).
Enrike... Enrike ...
Josefina (Agertuko da porrokatua eta zutik ezin egonaz lurreratuko da). Enrikek... bere burua hil du!...
Antonio Enrikek?... Argitasuna! Tximistaren argitasuna zen!... (Etzanaz eserlekuan).
|
|
Oihala
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |