3 02 agerraldia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Barriola Abelino »  Goi argi »  3 02 agerraldia

Bigarren Agerraldia
Lehengoak, Isabel, Pedro eta neskamea
Isabel Ama! Ama gaixoa (Laztanduaz).

Josefina Isabel, nire Isabel!

Pedro Aita... (Kementsu aitagana joanaz).

Antonio Ez nauk ni hire aita... Nire semea Enrike zunan, eta... Enrike duk... Hi ez. (Hori esanaz joango da bere gelara ezkerreko atetik).

Isabel Goazen, ama, goazen etxe honetatik.

Josefina Bai, goazen.

Pedro Goazen gure etxera. Han behinik behin bakea izango dugu.

Josefina Bakea aurkitzeko premia daukat.

Neskamea Etxekoandrea...

Josefina Zer nahi duzu? (nahigabe handiz).

Neskamea Don Faustino da.

Josefina Nor nahi du?

Neskamea Ez du esan.

Josefina Ni ez nago, bada, inoren aurrean jartzeko.

Isabel Ez ama; goazen gu. Pedro geldituko da, ea zer nahi duen. (Joaten dira biak).

Pedro Gaixoak! (Joaten ikusi ondoren neskameari). Datorrela.

Neskamea Ondo da.






     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org