 |
|
 |
 |
|
Seigarren Agerraldia
|
|
Antonio eta Antontxu
|
Antonio Antontxu!... Antontxu!… Nire biloba maitea! Hatorkit... hatorkit... (belaun gainean jarriaz eta musutuaz).
Mutil ederra haiz... Begiak, Enrikek bezain ederrak dituk... Ilea ere bai... Hik maiteko nauk asko, asko... Enrike maite huen bezala... Esadak...
Antontxu Bai, aitona.
Antonio Bai, eta nik ere bai... Biok izango gaituk laguntxoak... Nik esango dizkiat kontutxoak... Hik ere bai... niri... hireak, Antontxu... (Begira-begira egon eta bat-batean) Enrike non den hik jakingo duk...
Antontxu Bai, aitona.
Antonio Non? (Lehia handiarekin)
Antontxu Zeruan.
Antonio Nola dakik, aingerutxoa?
Antontxu Onak zerura joaten direlako, eta osaba oso ona zen.
Antonio (Marruka negarrezko poza dariola) A! Antontxu, Antontxu, hi haiz egia esaten duana, hik nire bihotzeko zauria sendatzen didak. Antontxu nirea... Hik maite nauk...
|
|
|
|
|
 |