1. 5. irudia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Barriola Abelino »  Lagun txar bat »  1. 5. irudia

Abelino Barriola. Lagun txar bat

BOSGARREN IRUDIA



V

Bitor, Mikela eta Karlota





MIKELA ( Atetik hizketan ). Bai, hiruretako tranbian Martutenera. Musua belztu gabe zoaz sonbrailu lastozkoarekin... aja ja!...

BITOR ( Zakar ) Mikela, zer duzue?

MIKELA ( Oso lehor ). Hutsa... Hator aurrera ( Karlotari ).

BITOR Norekin huen?

MIKELA Zera... inorekin ez... ( Karlotak atetik sartu nahi ez ) berehala irtengo gaitun, hator.

BITOR Nora hoa?

MIKELA Horra ( Ezkerretako gela erakutsiaz ).

BITOR Ez al hion amari lagundu behar?

MIKELA Zertan? Ekarri duzuena jasotzen? A zer bisigu pila zenuten!

BITOR ( Bi ukabilak estutuaz ). Mikela!

MIKELA Trumoia! horregatik etorriko zineten horren goiz, erdi arribadan... goazeman gu ere... ihesi.

( Sartuko dira biak ezkerretako atetik )

BITOR Mikela, hator hona, hator hona. Barre! niri barre!...

Jo! zapaldu! Puskatuko haut eskuetan...!

( Ate ondoan geldituaz erdi negarrez )

Ez... ez... ez dakit... ez nuen honela hasi behar. Aita, aita, arrazoi zenuen. Mikela okertu da, eta zerbait egiteko premian aurkitzen naiz... baina ni ez... ez naiz gauza... ez... ez...

( Joango da eskuinetatik. Une batean iruditegia hutsik ).











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org