1. 7. irudia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Barriola Abelino »  Lagun txar bat »  1. 7. irudia

Abelino Barriola. Lagun txar bat

ZAZPIGARREN IRUDIA



VII

Mikela bakarrik



MIKELA Bazkaldu gabetarik oheratu da nire aita, dena hemen lagata. Haserre zegoen gaur; nigatik ote da? bart bailean izan naizelako?

Baina Karlotak dioena: zer gaitz da bada hara joatea?

Ni ez bezalako makina bat emakume bazen, eta gehienak zomorroz, maskaraz jantzita.

Hango zalaparta, algara gozo eta erokeriazko ibilerak! Hango dantzak, jan-edanak, musika soinu eta builak!

Guztiak oraindik hemen dauzkat nire buru barrenean, eta gora eta behera, batera eta bestera, neroni nire Boniren besoetan bezala darabiltzat. Nire Boni!... Aitortzea niretzat ez da gutxi. Eta zergatik ez berak nahi badu? Aberatsa, bapore jabea, gizon bakarra, nork galaraziko dio? Bihotz guztiz maite nau, hala dio berak behinik behin; erantzun diezaiodan nik ere berdin. Karlota, arrazoi duzu, hobe dut Anjel baino. Hau ona bada, hura ona eta aberatsa, bi ontasunen jabe dena.

( Gelara joaten hasiko da )











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org