|
Abelino Barriola. Lagun txar bat
X
Lehengoak eta Aitona
AITONA JOXEPE Zer da hemen? Anjel, Mikela, zer da hemen?
ANJEL Lotsagabe hori isilarazi nahi nuen.
AITONA JOXEPE Karlota nire etxean! Doala hemendik azkar.
MIKELA ( Karlotari ) Horratx orain aitona; lehen joan ez garelako. Goazeman hemendik azkar.
AITONA JOXEPE Mikela, nora hoa?
MIKELA Haizea hartzera.
AITONA JOXEPE Karlotarekin ez; hori doala bakarrik nahi duen lekura.
MIKELA Biok joango gara, nahi dugun lekura.
AITONA JOXEPE Hi ez, hik egin behar dun aitak agindu dinana.
MIKELA Aitak? orduan ezer ez.
AITONA JOXEPE ( Harriturik ) Ez al din ezer esan?
MIKELA Ezta ja bat ere.
AITONA JOXEPE Deun Jose! orduan nik esango dinat, baina horren aurrean ez, bakarrik.
KARLOTA Goazeman agure horren berriketak utzita.
MIKELA Aitona, ez gaude zure berriketak entzuteko... arratsalde ontxoa dago.
AITONA JOXEPE ( Besotik helduta ) Mikela, geldi hadi hemen; eta hi, Karlota, hoa urruti, urruti, nahi dunan lekura eta ez gehiago nire ilobarekin elkartu.
KARLOTA Horrenbesteko gaizkilea al naiz?
AITONA JOXEPE Ez zekinat, baina hirekin dabilenez gero, Mikela okertzen ari dun, etxeko esanari entzungor egiten, eta denak lotsagabekeriaz jaten.
KARLOTA Bai eta Anjeli aurpegi txarra jartzen eta zuk egin nahi duzun ezkontza okertzen... ez da hala, aitona?
AITONA JOXEPE Berritsuaren neska!
MIKELA Berritsuagoa zaude zu.
AITONA JOXEPE Mikela, gaizki esan dun, ez naun izandu eta ez naun berritsua, hik hitz eginarazten didan... alferrik bada ere.
MIKELA Hain alferrik... agur.
( Karlota eta Mikela besoa elkarri emanaz joango dira aurrena Anjelen aurrera eta gero aitonarengana abestu eta dantzatuaz “La Machicha” erdaraz izendatzen dena )
No me hizo mi madre
para casada
porque de solterita
no me falta nada.
|
AITONA JOXEPE Hago isilik... eta geldi hadi, geldi...
MIKELA Ez dut nahi... ( irten abestuaz ).
AITONA JOXEPE Mikela! Mikela!...
|