2. 1. irudia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Barriola Abelino »  Lagun txar bat »  2. 1. irudia

Abelino Barriola. Lagun txar bat

BIGARREN EGINTZA

Martuteneko zelaiak
Ezkerretan Kursaal etxea.
Atzean jolas-lekuak.
Aurrean mahaiak, eserlekuak eta abar...





LEHENBIZIKO IRUDIA



I

Boni eta Pako. Gero Mutila eta Karlota



BONI eta PAKO aurreko mahai batean eseriak. Pako logalea ezin edukirik. Inguruko mahaietan jende gehiago. Denak zerbitzatzen Mutila.





BONI Hiru t’erdiak; laster dituk hemen.

PAKO Etortzen badira, bai.

BONI Karlota etorriko duk behinik behin eta... Mikela ere bai. Bartko zorakeriak ez zitzaizkioan oraindik ahaztuko, eta damutzeko garairik nola ez duen, etorriko duk.

PAKO Etxean galarazten ez baziotek.

BONI Etxean nork? amarena egina zagok, eta arrantzale etxeetan nola ez diren gizasemeak ezertan sartzen... Gainera lumatua zagok eta hegan bazekik.

PAKO Neska ederra duk.

BONI Nirea izango duk bada.

PAKO Eta zer egin behar diok besteari?

BONI Karmeni?... hutsa, laga, doala zigarreriara; nahiko denboran mantendu diat. Harako hobea duk lotsagabe hura. ( Pakok egiten du balantza handi bat ). Zer habil, mutil?

PAKO E!... ( ahoa zabalduaz ) hau logalea daukadana!

BONI Bada, badakik, lotara ohera.

PAKO Logalea adina bazeukaat egarria.

BONI Badaukak bada zeini heldua. ( Pakok txalo joko du ). Zer behar duk?

PAKO Zerbeza.

BONI Hemen ez daukak bada?

PAKO Gehiago ordea.

BONI Edan ezak, edan ezak barrengo sua itzaltzeko (txalo berriz).

MUTILA ( Atzeragotik oihuka ) Hor naiz.

BONI Zenbat behar duk?

PAKO Asko, asko.

MUTILA Zer doa?

BONI Beste ontzi handi bat.

MUTILA Berehala.

BONI Tranbiak zer garaitan dira?

MUTILA Ordu erdiro, oraintxe etorri da bat, hor dator jendea.

BONI Hor ote da? ( Altxa eta begiratuaz ).

PAKO Azkar ekarri.

BONI Edan ezak bitartean hemen dagoena.

PAKO Ekar ezak bada... asko, e? asko ( basoa eskuan duela ).

BONI To guztia, to, ireki ezak ahoa... aseko ote dugu hau...

( Barrendik oihuka )

KARLOTA Boni!!

BONI Karlota eta Mikela.

( Joango da berengana baso zerbeza eskuan duela )

PAKO Bota ezak bada, bota... oi, non da?... hori duk! neskengana baso zerbezarekin eta ni ezer gabe, egarriak hiltzen.

MUTILA Hona hemen.

PAKO Hala ere, hala ere.

( Mutilak beteko du basoa ).











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org