2. 2. irudia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Barriola Abelino »  Lagun txar bat »  2. 2. irudia

Abelino Barriola. Lagun txar bat

BIGARREN IRUDIA



II

Lehengoak, Mikela eta Karlota





( Sartuko dira eskuinetatik - Mikela basoa eskuan duela )

BONI ( Hartuaz Mutilak bete duen basoa ) Tori zuri ere, Karlota.

PAKO E! hi! hori nirea duk, ekar ezak...

BONI Bete ezak beste bat.

MIKELA eta KARLOTA Arratsalde on, Pako.

PAKO Mikela eta Karlota!... bai zuei ere... etorri al zarete?

KARLOTA Badirudi. ( Pakok txalo joaz ).

BONI Zer behar duk?

PAKO Zerbeza gehiago, egarriak nagok eta denentzat hemen ez zagok.

BONI Ase hadi bada behin betiko.

PAKO Hik ematen didaanarekin...

KARLOTA Nik emango dizut; nahi duzu?

MIKELA Eta nik.

BONI Batek, edo besteak.

PAKO Hi mutxurdin! batek eta besteak... biek...

MUTILA Zer behar duzue?

BONI Barrika bat zerbeza horrentzat.

PAKO Eta hiretzat ez, betetako denak hartzen dituk-eta; ekarri ontzi bat.

MUTILA Handi bat?

BONI Bai.

( Bitarte honetan bete dituzte neskek beren basoak )

KARLOTA Nirea aurrena, tori.

MIKELA Tori nirea ere.

PAKO Ezker-eskuin, hau mauka! biak batean.

BONI Bota iezaiozue burutik, premia dauka-eta esnatzeko.

MIKELA Logalea?

BONI Oheratzea ahaztu.

PAKO ( Karlotari bihurtuaz basoa ) Batena... segi berriketan... eta bi... ez al dago gehiago?

MUTILA Hona hemen.

PAKO Gutxitxo ordea.

BONI Dena hiretzat. Goazen, Mikela, harantz eta geldi dadila bera denarekin.

MIKELA Goazen bada, Karlota.

PAKO Hobe... dena niretzat... hobe...

KARLOTA Ez gero ito!

PAKO Ez Mikelarekin dantzan egin gabe.

KARLOTA Ja... jai!... esnatu al zara?

MIKELA Horretarako bai.

BONI Izango al da gaur?

MIKELA Bai, gure tranbian bertan etorri dira musikoak.

KARLOTA Eta haiekin Tutulux eta Koipe, hori broma ekarri dute! Tutulux erdipurdi dator.

BONI Loiolako ordez hona, lapak jatera, etorriko dira; guk ere zerbait jan behar dugu.

PAKO Hori nire kontu; nik eskatuko dut gogoak ematen didan guztia.

BONI Lapak behinik behin gaur jatea ohi den bezala..

KARLOTA Eta hegaztiak...

MIKELA Hara, hara musikaren hotsa...

(entzungo da musika soinua eta sartuko dira eskuinetatik zalaparta handian)











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org