3. 5. irudia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Barriola Abelino »  Lagun txar bat »  3. 5. irudia

Abelino Barriola. Lagun txar bat

BOSGARREN IRUDIA



V

Mikela, Pako, Boni



PAKO Nori hots egiten diozu?

MIKELA Oi, zu! Orain atera duen haizeak bota al zaitu hona?

PAKO Haizeak ez, Bonik bai, honek nakar.

BONI Gurekin bazkaltzera dakart.

MIKELA Zertarako ez didazu lehenago esan, birentzat bakarrik eskatu dut.

BONI Josepatxo hor ikusi dugu eta esan diogu hiruentzat ekartzeko.

MIKELA A! Pozten nauzu, Pako, hemen ikusiarekin; aspaldian ez zinen etorri.

PAKO Badakizu galarazten zaidan lekuan ez naizela ni ibiltzen.

MIKELA Zuri ez ezik horri ere aspaldian galarazi gutxi egin zaizue.

PAKO Hori hiretzat zuan.

BONI Ba.

MIKELA Zaudete pixka bat, zerbait jantzi eta hemen naiz berehala.

PAKO Niregatik ez, ondo zaude horrela.

BONI Zoaz, zoaz, bakarrik egon behar dugu. ( Mikelak Boniri begirada samin bat, eta gero bihurtu eta irten ).











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org