3. 9. irudia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Barriola Abelino »  Lagun txar bat »  3. 9. irudia

Abelino Barriola. Lagun txar bat

BEDERATZIGARREN IRUDIA



IX

Boni, Mikela, Anjel



ANJEL Azkar, azkar, hortxe Monpas gainean dago baporea, fondo bota dute baina alferrik izango da. Haizeak eta itsasoak badakar arroketara.

MIKELA ( Belaunikatuaz ). Boni, arren egiten dizut, neronen aita galtzen ez utzi.

BONI Alferrik zabiltzate, ez dizuet emango, joan beste batekin.

ANJEL Ez badago pizturik.

BONI Nirea ez duzue, bada, eramango, eta esan diot Kosmeri: inor nire baporekorik joaten bada, bihartik kanpoan da.

ANJEL Gizon petrala! Uste duzu honela uzten direla galtzen hamabi gizon.

BONI Ba!

ANJEL Ba! Hamabi gizonen bizia? eta zu zara emakume zirtzil eta txar bati bultzaldi bat egin niolako gizon bihotz gabekotzat jarri ninduzuna? Zu, kupitzen ez zarena hamabi gizonen heriotzarekin eta baten alaba oinetan erorita arren eginaz ikusita?

BONI Esan ezazu nahi duzuna.

MIKELA ( Altxa ). Anjel, ez galdu denborarik honekin, zoazte nire aitari laguntzera ahal duzuen bezala.

ANJEL Txalupa batean besterik ez bada; lagunak baditut. Itoko banaiz ere joango naiz gizon haietara eta gutxi nezake nik gaur ekartzen ez baditut.

MIKELA Jaungoikoak lagunduko dizu.

ANJEL Berak argi egin dizula zerorri ere gizon honen ondotik alde egiteko.

MIKELA Zoaz, Anjel... eta esan nire aitari garai larri hauetan ez dudala ahaztu, berarekin nagoela.

ANJEL Gajoa!











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org