3. 10. irudia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Barriola Abelino »  Lagun txar bat »  3. 10. irudia

Abelino Barriola. Lagun txar bat

HAMARGARREN IRUDIA



X

Boni eta Mikela



Mikela eseriko da. Botako du mahai gainera burua eta ekingo dio negarrari. Bonik, hitz egiten duen bitartean, piztuko du zigarro bat. Entzungo da berriro ekaitzaren zarata gogorra.

BONI Ekaitza!... beti berdina. Trumoiak eta tximistak... gero... ( Mikelari begiratuaz ) euria... ( alaituaz ) Bihar eguzkia! Noan Dominga ikustera!

(Boni joandakoan altxatuko da Mikela. Zoro begiak dauzka. Gogai batek lotu du. Bekokia goi, begi eta aho zabal, eta zotin etenaz erakusten du barruan darabilen eztabaida ikaragarria... Erabaki du. Hartu du asmoa, sendoa; eta ezpainetan agertu zaion irribarre eme batek argitu dio, labur, aurpegia. Aterako du lepoan daraman kate urrezkoa, eta behatzetako bi edo hiru eraztun eta botako ditu mahai gainera. Tximista, eta ondoren ikaragarrizko trumoi bat entzuten da. Burura eraman ditu bi eskuak eta aitari hots eginaz irteten da)

MIKELA Aita! Aita!... ( Oihala bizkor ).



AMAIA













     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org