1.05. Irudia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Barriola Abelino »  Maitasunak »  1.05. Irudia

Bosgarren Irudia



Karmentxo, andre Ilari, gero Xanti





Andre Ilari Ai Karmen!! Ai Karmen!!

Karmentxo Ama, zer gertatu da?

Andre Ilari Zerraldo erori eta korderik gabe dago Don Juan gizagaixoa.

Karmentxo Horren gaizki?

Andre Ilari Hala dirudi.

Karmentxo Hona al dakarte?

Andre Ilari Gela handira. (Ezkerretan aurre aldetik dagoen gelara joanaz).

Karmentxo Hobe dute atzetik sartu.

Andre Ilari Bai, hala da. (Atzetik irtenaz) Hots egiozu Don Lukasi, datorrela berehala.

Karmentxo Berehala. (Telefonoa hartu eta erabiliaz) “...Don Lukasen etxera hitz egiten al dut?... Ni? Karmen, zinaldariaren alaba... Etxean al da?... Datorrela, bada, berehala... baina azkar... Ez, ez da etxekoa, gure lagun handi bat eskaileretan erori da, eta korderik gabe jaso dugu... gaizki dagoela dirudi... zu, zu, ekar ditzala egoki diren gauzak, baina azkar, azkar.

Andre Anjela (Gelaren barrendik) Juan, Juan nire bihotzeko senartxoa, zer duzu?... Ilari, Pedro, Xanti, sendagile bat ekar iezadazue berehala.

Andre Ilari (Gelatik irtenaz) Hots egin al diozu sendagileari?

Karmentxo Bai ama, berehala dator.

Andre Ilari Gizon hori gaizki, txit gaizki dago.

Karmentxo Horren gaizki?

Andre Ilari Ez dauka arnasarik, ez dauka pultsurik ere... Ozpin bila noa. (Irteten da).

Xanti (Gelatik irtenaz) Nagusi gizagaixoa! Ni berarekin ez nintzelako... Nirekin ez zen eroriko... Esan iezadazu sendagile baten etxea. Nora joango naiz ni?

Karmentxo Ez dakit, bada, nik.

Idazlaria (Gelatik atera eta, atzeko atetik berehala irtenaz) Don Luis sendagilearen bila noa.

Xanti Eta ni, zeinengana joango naiz? (Anjelaren ahots eta negarrak entzungo dira)

Karmentxo Emakume horrek erotu behar du. (Gelan sartuko da, eta ondoren Xanti).







     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org