|
Seigarren Irudia
Andre Ilari eta Don Lukas: gero Xanti, Karmentxo eta Pedro
Don Lukas Ez da, beraz, etxekoa?
Andre Ilari Ez, Aizpuruatar Juan indiano aberatsa.
Don Lukas Eta, zer du?
Andre Ilari Eskaileretan erori da; korde gabe jaso dugu, eta horrelaxe dago.
Don Lukas Ez da gauza handia izango.
Andre Ilari Beldur naiz, bada.
Karmentxo (Gelatik atereaz; ondoren Xanti) Azkar, Don Lukas, azkar. (D. Lukas eta Ilari sartuko dira)
Xanti Zer esaten duten jakin nahi nuke... baina beste baten bila joateko esan dit eta...
Andre Ilari (Atetik irten gabe) Ur epela.
Xanti (Joaten hasi eta ate ondoan geldituaz). Ekarriko dut... Nondik? Nondik?
Karmentxo Ekarriko dut nik (atzetik joanaz, Pedro gelatik irteten da)
Xanti Nola dago?
Pedro Txit gaizki... Hiltzen.
Xanti Ezin liteke.
Pedro Ezin? Osagileak hala dio, bada.
Xanti Horrek ezer ez daki.
|