2.08. Irudia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Barriola Abelino »  Maitasunak »  2.08. Irudia

Zortzigarren Irudia



Andre Anjela eta Pedro





Pedro Bakarrik aurkitzeaz pozten naiz.

Andre Anjela Zer duzu, bada?

Pedro Luzaro bihotz barrenean daramadana agertu beharra.

Andre Anjela Bihotz barrena Karmentxori erakutsi behar diozu, beste inori ez.

Pedro Karmentxo nire bihotzetik irten da beste batek osoro betetzen duelako.

Andre Anjela Nolatan, Pedro? Lau urteren buruan esango duzu hori? Zugatik zoraturik bizi den gaztetxo horren bihotza urratuko duzu? Bere bizitza osoa samintasunez garraztuko duzu?

Pedro Ez dut maite.

Andre Anjela Maite zenuen... ziur nago... Zer gertatu da?

Pedro Beste emakume bat, hura baino askoz gehiago dena daukat begi aurrean, eta bere argitasunaz eta nahimen biziaz naizen guzia betea nauka. Anjela!... maite zaitut!

Andre Anjela Jauna! Zer gertatzen da gaur? Zoratu naiz! Edo zoratu egin nahi naute! Bigarrena gaur hori bera esaten didana.

Pedro Bigarrena? Nor da bestea?

Andre Anjela Xanti.

Pedro (Haserre) Xanti zuri hori esaten ausartu da?

Andre Anjela Ez. Ez dit esan. Baina bere nahia nahikoa erakutsi du.

Pedro Entzungo dit!

Andre Anjela (Bizkortasun handiarekin eta hitzak ongi...) Zer?... Ezta hitzik ere... Gai honetan ez duzu hitz bat gehiago esango. Ez hari eta ez niri... Galarazten dizut!

Pedro Anjela! Gupida zaitez!

Andre Anjela Gupida zaitez zu Karmentxoz (Mirentxu eskutik duela Xantik azkeneko hitzak entzuten ditu)







     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org