|
Bederatzigarren Irudia
Lehengoak, Xanti eta Mirentxu
(Xanti Mirentxurekin atzeko atetik sartzen da. Mirentxu ikastoletan haurrak izaten dituzten amantal itxi batekin)
Xanti Hara, hara non dagoen andre Anjela.
Andre Anjela (Bihurtu eta ikusiaz) Mirentxu... zer zabiltza?
Xanti (Haurra aurrera bidali nahian) Zoaz, zoaz...
Andre Anjela Ikaratzen zara? (Joango da bera eta besotik ekarriaz) Nire bihotza!... Zatoz, zatoz... Zer behar duzu?
Xanti Beste neskatilekin jolasean zegoen eta honantz natorrela ikusi duenean, zuregana etorri nahi lukeela esan dit. Lekaimeak (mojak) ez zion utzi nahi, baina nik, pozik ikusiko zenuela jakinik hartu eta ekarri dut.
Andre Anjela Nola ez! Haurtxo guzien artean maiteena baitut umezurtz gaixo hau. Zertara zatoz, Mirentxu?... Esan ba!
Erruperto Gaur bezalako egun on bat urte askotan.
Andre Anjela (Musuka jan nahian) Eskerrik asko, Mirentxu, eskerrik asko. Goazen barrenera. Badaukat nik zuretzat zerbait gordea... Goazen. (Ezkerreko atetik joaten dira)
|