 |
|
 |
 |
|
Bederatzigarren Irudia
Lehengoak eta Karmentxo
Karmentxo (Atzean geldituaz) Orain ere elkarrekin!
Andre Anjela (Oso adoretsu, beregana joanaz) Karmentxo: sartu aurrera. Zu gaur hemen ikustearekin poz handi bat dut. Zure etxera joan banintz, ez nuen jakingo orain esan behar dizudan berri pozgarri bat.
Karmentxo Berri ona eta niretzat?
Andre Anjela Zuretzat... Ez harritu... Gertatu behar zena da.
Karmentxo Ez dut ulertzen...
Andre Anjela (Hitzak kalkatuaz eta geldirik) Pedro etorri zait esatera datorren hilean zurekin ezkontzen dela...
Karmentxo Pedro!
Pedro Jauna!...
Andre Anjela Eta amandrea ni izatea nahi duela... Ez da hala, Pedro? (Begiratu zorrotz eta otoile bat eginaz Pedrok ezetz esan nahi luke baina Anjelak behartzen du, eta esaten du apalki)
Pedro Bai...
Karmentxo (Aurrena Pedrorengana joan eta bi eskuetatik heldu; ondoren Anjelagana eta musu eman, eta gero apaizari, baratzako atetik, hots egin. Dena bizi, pozez eta atseginez zoraturik) Pedro! Zer poza!... Anjela!... Apaiz jauna!... apaiz jauna!
Andre Anjela Begira maite zaituen... Egin ezazu zoriontsu, ona da eta...
Pedro Egia diozu.
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |