1.01. Irudia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Barriola Abelino »  Meza berria »  1.01. Irudia

egintza bakarra



Iruditegian agertuko da sala (gela) ondo xamar antolatua. Eskuinetara bi ate. Aurrenekoa Braulioren gelakoa. Bigarrena sukalde eta etxe barrenerako. Ezkerretara, leiho bat zabaldua. Atzean, atea beti itxia, goiko aldean zintzarri bat zintzilik daukala. Eskuinetara kutxa edo armairu bat sagar errenkada bat gainean duela eta ezkerretara erloju luze bat. Aurrerago eskuinetan mahai bat, eta ezkerrean armonium edo piano bat; eseri-aulki batzuk. Gain guztietan abesteko ingi edo kantatzeko paperak. Mahai gainean zintzarria. (Ezker-eskuinak ikusleenak.)



Lehenbiziko Irudia



Braulio





Herriko organista. Gizaseme urteetan sartua, ikusmen labur edo itsu xamarra. Egongo da atzeko atean agur eginaz eskuekin norbaitzuk balihoaz bezala.

Braulio Agur… agur… poliki jaitsi… gero arte… (Aurreratuko da eskuak igurtziaz .)

Pozgiro nago! Saio honek makinatxo bat balio dit Ederki atera da! Ederki! A!… Gaur ikusiko dute Braulio organista zein den. Herri dena zalantzan dago nire meza berria zer izango ote den, eta entzun nahian Eliza guztia beteko dute… Zer harro aterako naizen bukatzean, denen erditik, utzirik batzuk harrituta ahoa zabalik… eta beste asko nire ondamuz ezpainak estuturik! Zergatik nire meza berria ederra da! Horren gloria… eta Kredoa… eta Santusa… eta… dena… dena da… nik uste dut berdin gabea. Eta Alkateak? Zer esango ote du? Txit beharra dut dena ondo ateratzea… Bestela… (Erlojuari begiratuaz; iruditegian ez balitz, patrikakoari .) Baina, zer ordu dut? Bederatziak eta erdiak. Agudo ibili behar dut. (Mahai gainean dagoen zintzarria joaz.) Trinnn… Oraindik dena jasotzeko eta…







     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org