1.04. Irudia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Barriola Abelino »  Meza berria »  1.04. Irudia

IV. Irudia



Nikasio (Bakarrik)





Nikasio (Sartuko da esku batean dirua eta bestean eskutitz edo karta batekin .) Bi pezetakoa hau ekartzeagatik! Hamar urtean ez ahal dira ezkonduko! A! Akulumendi gizagaixoa! Beti hor dabil kale ertz guztietatik begira non ikusiko ote duen bere andregaia. Eta zer jartzen ote dio hemen, ni bi pezetaz saritzeko? Hutsa… «nire poxpolin maitea… nire zuri-gorri eder sagar panpandoja goxoa! Zu zara… zu… zu…»

Eta niri zer zait zer den? Nagusiak baleki bere alaba nola dabilen eta ni naizela gobara-zatar eraman-ekarria! Organoari baino hots handiagoa aterako lioke neure buruari emango lidakeen kankarrekoarekin… Eta niri zer? Mantonigatik egiten baitut. Ahal baneza bihar bertan ikusi gure panpoxa horrekin ezkonduta!… Gainera? nola utzi lan txiki hauek egin gabe? Zernahi gauzagatik… pezeta bat… noiznahi bikoa… Berrogei urtean ez ahal dira ezkonduko!! Eraman diezaiodan Mañtoni gaixoari, lehen galdezka nuen ezer ba ote zen eta…

(Irteterakoan Nikasio sartuko da Braulio .)







     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org