 |
|
 |
 |
|
XI. Irudia
Juliantxo (bakarrik)
Juliantxo Bakarrik!! Zer egin behar dut nik orain? Gelditu?… Joan?… Ai ama! Hau larria!… Braulio jaunak esan dit naizela ez dakit zein… Nikasiok baietz esateko; gizagaixoak sinistu du… eta orain nago ni hemen zein naizen jakin gabe, eta zer egin ez dakidala. Ihes egiten badut… arras haserretuko da… jakingo du ni zein naizen eta… edozein etortzen da gero alaba eskatzera! Gelditzen banaiz… abestu egin behar Elizan… hobe dut… Nork daki ez ote diren harrituko nire eztarri ederrarekin? Zergatik ni iaioa naiz… eta baita eres egiten ere. Badut nik neronena zortziko bat… ui! izugarrizkoa! Mantoniri donkitua. Du izena: Bihotz eria !… hemen dakart gaur berari emateko asmoarekin… (Aterako du patrikatik.) Hara… Bihotz eria!… Mantoniri… Nik… Ertz batean esku bat bihotz bat eskainiaz… bihotz gainean sua… eta behe aldean hiru odol ttantto oilo odolarekin eginak. Ezpetan egon nintzen oiloren edo neronen odolarekin egin, baina berdin zela irudituta oilorenarekin egin nuen. Eta zortzikoa?… A! da izugarrizkoa! Hara… (Irekitzen da Braulioren gelako atea Julian abestera doanean.) A! badator… gorde dezadan… eta Jaungoikoak lagun egin diezadala.
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |