1.17. Irudia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Barriola Abelino »  Meza berria »  1.17. Irudia

XVII. Irudia



Braulio, Karnaba, Alkatea gero Nikasio





Alkatea : ondo jantzia, kapa, sonbrero eta agintzeko makila eskuan. Geldituko dira alkatea eta Braulio atzean; Karnaba aurrean ezkerretan.

Alkatea Zer da hau?

Braulio Alkate jauna: lagundu benaza!

Alkatea Baina zer gertatzen da hemen?

Braulio Jauna, nik ez dakit. Horrek ditu kulpa denak. Deabruren bat da hori.

Alkatea Zer egin dizu, bada?

Braulio Meza hondatu, abeslaria jo eta denen eskertzat, ikusi du, ni ere jo egin nahi ninduen.

Alkatea Hau al da Elizan abeslaria jo duena?

Braulio Bai, hori bera.

Alkatea Ondo dago. (Karnabari .) Zein zara zu?

Karnaba Lukas Egia, ezizenez Karnaba.

Alkatea Ez zara zu txori txarra. Bilatuko dizut nik kaiola.

Braulio Sar beza, bai, kaiolan.

Karnaba Ni? Zu lehenago sartuko zaituzte; gizon petrala.

Alkatea Zaude isilik, lotsagabea. Zertara joan zara zu Elizara? Zertara zatoz orain hona?

Karnaba Hori bera jakin nahi dut. Zertara ekarri gaituen horrek.

Braulio Nik?

Karnaba Bai zuk. Hainbeste ahaleginekin On Mateoren bitartez ekarri gaituzu eta zertarako?… nire semearen ordez beste bat jartzeko.

Braulio Zure semea?

Karnaba Bai, nire semea, On Mateoren abeslaria.

Braulio (Honen semea Mateoren abeslaria? Zein da, bada, bestea?

Alkatea Zer diozu gauza hauei?

Braulio Hitz bat ez dudala ulertzen. Zergatik horren semea baldin bada Mateok bidaltzen didana, zein da bestea?

Karnaba Zuk jakingo duzu.

Braulio Zer jakin behar dut nik!

Karnaba Nolatan eraman duzu, bada, Elizara?

Braulio Berak esan didalako Mateoren esanez zetorrela.

Karnaba Hori ere badugu?… Non da ergel hori?… Garbituko dut.

Alkatea Ez al duzu asko burua puskatzearekin?

Braulio Alkate jauna: hori honela baldin bada, ondo irabazia du. Gezurretan bestez azaldu nahian, niri meza ederra galdu?… nik hebainduko dut.

Alkatea Ez batek eta ez besteak. Jakin dezagun zein den. Non dago?

Braulio Nire ohean… zapalduko dut!

Karnaba (Braulio joango da gela aldera eta Karnabak helduko dio besotik .) Laga niri, ekarriko dut nik.

Braulio Ez, niri. (Hasiko dira biak elkarri galarazten eta honetan irekiko da atea eta azalduko Nikasio .)

Braulio }

Karnaba Hemen da bera!!! (biak ukabila altxatuta jotzeko asmoarekin .)

Karnaba Ez da hau.

Braulio Nikasio da.

Nikasio Zer da hemen?

Braulio Zer egiten du gazte horrek?

Nikasio Beraganatu da eta ondo dago. Hartu du salda eta Jerez pixka bat.

Braulio Zer salda eta zer Jerez!… Datorrela; emango diot nik behar duena.

Karnaba A zer kankarrekoa!

Alkatea Lehen ere esan dizuet eta, zaudete geldirik biak. (Nikasiori .) Ekar ezazu gazte hori.

Nikasio Zer da nahaste hau? (Nikasio joaten denean geldituko dira alkatea ate ondoan atze aldetik, Braulio erdian ukabila altxatuta, Karnaba ezkerretan ate aurrean urruti xamar makila dantzatuaz .)

Ezkerretik eskuinera: Karnaba, Alkatea, Braulio.





     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org