1.05. Irudia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Barriola Abelino »  Zorigaiztoko eguna »  1.05. Irudia

Bosgarren Irudia



On Pepito (Pepitotxo)





(Hau da gizaseme berrogeita hamar urtetik gora dituen bat, ondo jantzia, buruan txapel lastozko bat. Ekarriko du eskuan aulkitxo bat, ireki eta itxi egiten dena, otar txiki polit bat eta arrantzako kanabera. Sartuko da poliki-poliki, pentsamenduan baletor bezala)

On Pepito Bi pantxo?... Ez... Bi paneka?... Ez eta... Bi txilibitu koxkor?... Ez dakit... baina, gaur, zerbait oso ederra harrapatu eta eramango diot nire bihotzeko Klotildetxori. Etxetik irteterakoan, nire emaztetxoak esan dit: (Andrearen antzera) “Pepitotxo, ez gero ezer gabe etorri. Badakizu, zuk ekartzen dizkidazun gauzek ematen didatela niri bizia”. Eta, hala da. Harrapatu litekeen arrainik onena erosten du, eta mokadutxo bat ere ezin jan du. Baina harrapatzen dut nik zerbait?... Jakina da... Hezurretarainoko guztia “txupatzen” du. Luzaro egon naiz ni pentsatzen, zerk egiten ote dion nire arrainak hobeak aurkitzea... Eta azkenik asmatu dut. Arrantzaleek jartzen dituzte amuetan edozein gauza zikin... (Nazkarekin) Zizareak eta sardina zahar puskak eta... Arrain usteldutakoak eta beste horrelako gauza txarrak. Eta zer gertatzen da? Ez dutela hura jaten zernahi erakoak izanagatik, arrain bastoek baizik; eta horregatik dira jan gustu txarrekoak. Zergatik, alferrik da!, arrainetan ere, gure artean bezala dira; zatarrak, “bastoak” gehienak; eta finak banaka batzuk... Ni eta Klotildetxo bezala. Jarriko balituzte amuetan nik bezalako gauza goxoak!; hobeak harrapatuko lituzkete, bai; nik gaur arratsaldean bezala. Ez dakizuela zer daramadan amurako?... Kanarioen ixterrak!... Eta apastarako? kremazko pastelak, andre Graxirenean erosiak. Eta honela, nola ez harrapatu!... Ui! Nik uste dut laguntzaileren bat beharko dudala gaur... Hasi nadin behinik behin bakarrik eta, gero, ikusiko dut... (Ezker aldean uretara begira) Hemen jarriko ote naiz?... Ez... pitin bat harantzaxeago... Hemen... (Irekitzen du aulkia eta esertzen da erdian) Apatx!!







     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org