1.12. Irudia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Barriola Abelino »  Zorigaiztoko eguna »  1.12. Irudia

Hamabigarren Irudia



Koxkor bakarrik





Koxkor (Aterako du alkandorapetik bildu txiki bat, eta handik, hizketak agintzen duen bezala, oilo puska bat) Hau mauka! Neroni ondo bete, eta oraindik emaztea txurikatzeko adina badut. Ez zidan sardina zahar batentzat eman nahi? Hobe!... Bestelako leuntasuna dauka orain nire eztarriak! (Atereaz) Non dira?... Hara... Hara... Ez dezan esan hartaz ahazten naizenik (Erakutsiaz) Oilo xankoa. Nik uste dut hau asko gustatuko zaiola. Hau berriz lepoa, zintzur eta guzti. Gutxiena pentsatzen den egunean berria beharko du. Hark ateratzen dituen zalaparta eta marruekin karrakatua dauka, eta hitz egiten duenean pazi zaharra dirudi. Hura hasten denean (Andrearen antzera) Alproja tzarra!... Lotsagabe zikina!... Mozkorra!... Ui!! Eguraldia ere txartzen da!

(Eresia)

(Cuple)

Ezkongaietan nire andrea, beste askoren antzera,
mingainez leun eta txukuna, gainera zen oso isila,
baina oraintxe, Kristo nirea!, hainbestetxo aldatu da...
Neure buruari galdezka nabil lehengoa bera ote dan.
Hori da nire andrea... Orpo zikin arlotea,
haserre dabil, zatar huts hori ikusten nauen gehienean;
hori bai dela kanpoan uso eta otsoa etxean.
Eskola ona ikasia du kaiko “ikastetxean”...
Mordoilokeria eta zatarkeriak darabiltza mingainean.
Hori da nire andrea... mingain luze berritsua

(Hizketa)

Koxkor Etxera noan... Andrea adiskidetzera. Lehorreko oiloa!! Edozeinek jaten dik! Gogoratzen naiz behin haur eginda zegoela, medikuak agindu ziola oilo salda hartzeko. Ni joan nintzen zuzen-zuzen kaira, atera nion lagun bati oilar frexko bat eta haragi tartean sartu dut eltzean. Halakoxe salda ederra egin zen! Baina nire andreak, ez zuen tanto bat ere hartu... Lehorreko oiloaren salda behar omen zuen, ez itsasokoarena... Gutiziak!

(Roke eskuineko aurretik)







     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org