|
Hamaseigarren Irudia
Pantxo, Koxkor, Roke eta jende pila
(Bapore txistu luzea. Baporearen tximinia agertuko da eta jende pila eskailerak gora etorriko da. Besteak eskuinetik sartuko dira. Guztiek hartuko dute Pantxo erdian)
(Eresia)
Pantxo
Uretara erori naiz, soineko eta guzi,
orain hemen naukate denen barregarri.
Sailean (Iseka)
Nondik sortu da, horrelako antxeta?
Soina meharra eta prakak zintzilika?
Txoriak izutzeko, a zer nolakoa!
Orentzaro begi gorri, ken ezak soineko zahar hori.
Antxeta dirudi, Oi, zein barregarri!
Ja, ja, ja, ja, ja, ja!...
Pantxo
Orentzaro begi gorri, egun gaitza daramakik...
Baina txalotxo bat... entzungo banuke...
Zorigaiztoko egunaz ahaztuko nitzake
(Ahaztuko nitzake)
Sailean (Ahaztuko zinateke)
-Ezkuta-zapia jaisten da -
Amaia
|