|
Zortzigarren Irudia
Ilario, Gergorio, Lukas, Landazuri eta Jose Manuel
(…)
Lukas Tori. (Jose Manuelek edan)
Gergorio Gizona, hori da kopeta daukazuna.
Jose Manuel (burua luzatuaz) Hiri zer zaik?
Landazuri Ez gero hemen buruarekin ahari jokoan hasi.
Lukas (baso ardoak ekarriaz) Aharia? Eder askoa Jose Manuelek badu. Gurituko zenuen honezkero?
Gergorio Badu, bada, Ilariok horrenaren beldurrik ez duena.
Lukas Bai ote da?
(Jose Manuelek edango du ardoa eta geldituko da isilik)
Landazuri Zer denborakoa duk?
Ilario Hirugarren urtean doana.
Landazuri Lehen jokatu al du?
Ilario Ez.
Landazuri (Jose Manueli) Eta zurea...? (ez dio erantzungo eta berriz belarrira) Zurea?
Jose Manuel Zer behar diozue nireari? Utz iezaiozue bakean.
Landazuri Horrenbeste ikaratu al zara joan den igandeko demarekin?
Jose Manuel Ni ikaratu? Zerk?
Landazuri Ez dakit bada nik... Diru pixka bat galtzeak edo...
Jose Manuel Ez orduan galdu nuenak eta ez orain jokatuko dudanak ikaratzen nau ni... Jas!! Hogei duro nire ahariaren alde, datorren larunbateko ferian jarri nahi baduzu nirearen aurrean!!
Landazuri Badoa.
Jose Manuel Bota seinalea.
Ilario Zenbat?
Jose Manuel Bost duro.
Ilario Ez ditut.
Landazuri Jarriko ditiat nik.
Jose Manuel (mahai gainera boteaz) Bat, bi, hiru, lau, bost.
Landazuri (hark bezalaxe) Hara beste bost horrenak: bat, bi, hiru, lau, bost.
Lukas Jasoko al ditut nik?
Jose Manuel Jaso itzak (Landazuriri) Nahi baduzu beste bost durokoren bat nire kontra egin...
Landazuri Aberatsa al zaude?
Jose Manuel Zu baino aberatsago beti; lehen eta orain.
Landazuri Asko esatea da hori.
Jose Manuel Esan eta izan. Jas!! Nahi duzu jokatu nork diru gehiago atera?
Landazuri Poliki ibili gero, e! Urretan ere beteko dut nik zuk ateratzen duzun guztia eta.
Jose Manuel Urretan? Bota berehala.
Landazuri Zer doa?
Jose Manuel Jartzen dugun guztia.
Landazuri Zeinek altxatzea?
Jose Manuel Gehiagoan gelditzen denak.
Landazuri Bota bada, badoa.
Lukas Itxoin, itxion; taxuz hasi behar da apustu hori.
Gergorio Hori duk apustua!
Ilario Erotu egin dituk.
(edango dute ardoa eta altxatuko dira denak mahaitik, Jose Manuelek askatuko du gerrikoa eta azkeneko muturrean bilduta daukan poltsa atera eta hartuko du eskuan. Lukasek ekarriko du aurrera Amorratu egon den mahaia eta garbituko du zatar batekin. Jarriko dira denok mahai inguruan; Gergorio eta Ilario atzean, Landazuri eskuinetan, Lukas aurrean eserita, eta Joxe Manuel aurrean zutik. Landazurik aterako du blusa luzearen barrengo patrikatik larruzko poltsa bat lokarriz lotua, eta alde batera ekarriaz esango dio Lukasi besteek ezer nabaritzen ez dutela)
Landazuri Hi, ekar iezadak urre poltsa; irabazi zioat idi gorrien dirua.
Lukas A gizagaixoa! Ja, ja...! (Irtengo da mostradore barrengo atetik)
Landazuri (Jose Manueli) Bakoitzean zenbat diru jarri behar dugu?
Jose Manuel Nahi den adina.
Landazuri Ondo dago.
Ilario (Gergoriori) Egundo ez diat ikusi honelako apusturik.
Gergorio Ez nik ere... Zeinek irabaziko ote du?
Ilario Azkar ikusiko diagu.
Jose Manuel Hasiko al naiz?
Landazuri Bota!
Lukas (atean agertuaz) Itxoin, itxoin ni etorri arte.
Gergorio Zabiltza, bada, azkar.
Lukas (Landazuriri isilik poltsa emanaz) To, astun zagok hau.
Landazuri Patrikan ere horrentzako dina bazaukaat.
Lukas (mahai aurrean eseriaz) Hasi orain.
(bakoitzak egingo du pila bat. Botako dute ahal den guztian zilarra eta besterik ezean papera. Ilario eta Gergorio begi handiz harriturik begira, Landazuri alai xamar eta Jose Manuel denei begira)
Jose Manuel Bost.
Landazuri Bost.
Jose Manuel Bost.
Landazuri Bost.
Jose Manuel Bost.
Landazuri Bost.
Jose Manuel Hamar.
Landazuri Hamar.
Lukas Mila erreal!
Gergorio Ederki zoak!
Ilario Bai mutil!
Jose Manuel (Gero beroago) Hamar.
Landazuri Hamar.
Jose Manuel Hamar.
Landazuri Hamar.
Jose Manuel Hogei.
Landazuri Hogei.
Lukas Bi mila eta...
Ilario Eta oraindik igoko dena!
Gergorio Zaudete isilik.
Jose Manuel (hasiko da pixka bat larritzen baina erakutsi gabe) Hogei.
Landazuri Hogei (gordeko du patrikan larruzko poltsa eta aterako du urreduna. Ikusirik hori Jose Manuelek bizi-bizi, boina eskuekin begitaraino sartuta, makurtuko da mahai gainera eta itsumustuan jasoko ditu bere diruak, ezkutatuaz bizkor galtzen patriketan)
<font class="urdina11">Jose Manuel Jas! Jau! Nirea da! Nirea da! Nik irabazi dut!
Denok Oi!!
Landazuri Zer egiten duzu...? Laga hori agudo!
Jose Manuel Nirea da, nirea da.
(hemendik aurrerako guztia oso bizi, elkarren gainean eta iruditegiaren aurrean)
Landazuri Laga agudo!
Jose Manuel Ez duzu urretan bete.
Landazuri Urretan? Eta zer dio?
Jose Manuel Nirea dela... Nik irabazi dut.
Landazuri Gezurra! Ez duzu irabazi orain arte.
Jose Manuel Bai.
Landazuri Ez. Bota dirua.
Jose Manuel Ez dut nahi.
Landazuri Beharko... Lapurra!! (helduko dio lepotik Jose Manueli eta hasiko da Lukas apartatu nahian, baina Ilariok eta Gergoriok galaraziko diote esanaz)
<font class="urdina11">Ilario Laga bakean biei!
Gergorio Kendu zu hortik.
Ilario eta
Gergorio Leku! Leku!
(zalaparta eta hots handiarekin hasiko dira borrokan, elkarri helduta, eta trabatuta lurrera datozenarekin batean itxiko da iruditegia)
Aurreneko egintzaren bukaera
|