2.06. Irudia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Barriola Abelino »  Zulo madarikatuak! »  2.06. Irudia

Laugarren Agerraldia

Herriko enparanza edo plaza



Ezkerretara eta eskuinetara etxe errenkada batzuk. Aurrenekoan ezkerretan Txakur-zulo jartzen duen ardotegia. Atzean agertzen dira herriko etxea arkupeekin, eliza... Eskuinetan da plazako sarrera eta ezkerretan atze aldean ere bai.



Seigarren Irudia



Pernando eta Pello





(Pernandok bere haserrean hitz egingo du oso zakar. Pellok oso baketsu)

<font class="urdina11">Pernando Ez eta ez. Nire behiak ez zuen eztulik.

Pello Zuk nahi duzuna esango duzu, baina nire etxean zortzi egunean ez da behia galdu; agian irabazi du.

Pernando Ez dakit nire behiak, baina zure urrixari bete dizkiot nik saihets-hezurrak.

Pello (barre antzean) Horrenbeste? Orduan kito gara. Ekar iezadazu txahala, har ezazu behia eta... beste bat arte.

Pernando Gezurra duk! Tratua tratua da.

Pello Egia; ez zait komeni eta ez dut azkendu nahi.

Pernando Azkendu beharko! Erosterakoan ondo begiratzea zenuen.

Pello Eta zortzi eguneko proba?

<font class="urdina11">Pernando Zer zortzi eta hamar egun? Guk ez genuen horrelakorik aitatu.

Pello Zer? Hitza horrela jan?

Pernando Ez didazula ekartzen bat hori entzun zuenik?

Pello Bat? Jose Manuel eta bere semea, gizona, gurekin zirenak.

Pernando Jose Manuelek ez du horrelakorik esango.

Pello Beste gehiago ere badira; zaude, ekarriko dizkizut (joanaz ezkerretatik).

Pernando
Egia esango dutenak?

Pello Egia? Bai, gizona, bai, zinezko egia.

Pernando (begiratuaz joaten) Bilatu, bilatu nahi dituzunak; zuk baino lehenago harrapatuko dut nik Jose Manuel. Hemen zainduko dut noiz irteten den abokatuaren etxetik.







     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org