2.07. Irudia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Barriola Abelino »  Zulo madarikatuak! »  2.07. Irudia

Zazpigarren Irudia



Pernando eta Jose Manuel





(Pernando jarriko da zaintzen Txomiñen tabernako atean, eta berehala agertuko da Jose Manuel eskuinetan dagoen Migel jaunaren etxetik).

Pernando
Horra hor non den. Ea nireganatzen dudan... (beragana joanaz) Kaixo, Joxe Manuel.

Jose Manuel (honek erantzungo dio gogo txarrarekin eta oso motz) Kaixo, Pernando.

Pernando Bakarrik?

Jose Manuel Bai.

Pernando Goazen tabernara txiki erdi bana hartzera.

Jose Manuel Eskerrik asko; ondo nago.

Pernando Hemen?

Jose Manuel Hemen.

Pernando (Oraindik ez da nirekin adiskidetu) Bapo, Jose Manuel... Ikusi al duzu gaur Pello?

Jose Manuel Ez.

Pernando Haren bila nabil, bada. Nola gaur behiaren dirua ekarri behar didan... badakizu nola saldu nion behia, eta tratua itxi genuen, eta gaur diruak ekarri behar dizkidan...? Zure aurrean zen, bada?

Jose Manuel Bai. (Jose Manuel atera den etxetik bertatik etorriko dira Kaxildo eta Atanasio, eta mantso-mantso hizketan joango dira Txomiñen tabernara)

Pernando
Nik hari behia eta hark niri txahala eta hiru ontzako. Bai... halaxe zen; horretan gelditu ginen, beste ezertan ez. Ezta egia?

Jose Manuel Zure tratuaren berri niri galdetzen didazu?

Pernando Galdetu edo, esan edo, ez al dugu bada gure artean zerbait aitatu behar? (Arrano, hau ez dut irabaziko!) Goazen, gizona, txiki erdi bat edatera.

Jose Manuel Esan dizut ez dudala nahi.

Pernando Meno, meno... Meno, meno (egon pixka bat Pernando burua azkuretuaz eta Jose Manuelek Migel jaunaren etxerantz begira) bada, esan dizudan bezala, nik hari behia eta hark niri txahala eta hiru ontzako, gaur bertan emateko kondizioarekin...







     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org