|
Bederatzigarren Irudia
Gergorio, Pernando, Lukas, Landazuri eta Ilario
(Entzungo da ardotegian errietako hots eta buila handi bat, eta irtengo dira zalapartaka aurrena Gergorio, ondotik beste batzuk dituela, eta gero Pernando ukabila altxatuta hura harrapatu nahian, baina helduko diote eta edukiko dute derrigorrean ate aurrean. Hauek irteten direnean sartuko da Jose Manuel ardotegian).
Gergorio Ja, ja, ja! Horrek ni harrapatu? Hala duk, bai! Jau!! (kabriola eginaz).
<font class="urdina11">Pernando Hilko haut, txatxu zitala!
Lukas (Pernando geldituaz) Zaude hemen; eutsi, eutsi.
Gergorio Zatoz, bada, harrapatzera.
Pernando Laga niri, laga, eman diezaiodan begi ondoko bat.
Gergorio Nik zuri eman dizudan adinakoa? Ja, ja, ja!
Pernando Uzteko niri. Utzi azkar. (…)
Gergorio Ai, ai, ai! (ihes egingo du zalaparta handian, eta geldituko da beldurrak hartuta atze-atzean osoro ezkutatu gabe. Denak barrez).
Pernando Hara gizona ihesi.
Landazuri Gizona? Nahi likek... Gixona.
(denak barrez).
Lukas Ilario, ahari bikaina dakark.
Ilario Horrela bada, horrela bada... ikusi egin beharko.
Lukas Mardula zagok.
Pernando Tapetako bikaina emango du honek, bikaina.
Lukas Landazuri, zeinen alde zara gaur?
Landazuri Honen alde. (…) Hamar duro Ilarioren ahariaren alde!
Ilario Ez al da Jose Manuel etorri?
Pernando Bai, hemen zen.
Ilario Aharia non du?
Pernando Ez diot ikusi.
Landazuri Datorrela, bada, garaia da eta.
Lukas Egin iezaiok oihu, Pernando, barrenean zagok.
Pernando Nik? Hoa herori.! (agertuko da Jose Manuel tabernako atean ondoren dituela Kaxildo eta Atanasio)
Ilario Hara Jose Manuel.
Landazuri Hamar duro honen alde!!
(jaramonik eman gabe etorriko da Jose Manuel erdira)
|