2.11. Irudia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Barriola Abelino »  Zulo madarikatuak! »  2.11. Irudia

Hamaikagarren Irudia



Lehengoak Gergorio gabe





Landazuri Zuk ere aharia ikusi behar al duzu jokatzeko?

Jose Manuel Nik ikusiko dut nahi dudana eta jokatuko dut, behar badut.

Landazuri Prestua zatoz gaur.

Jose Manuel Gaur eta beti.

Landazuri Bai hobe!

Jose Manuel Zer?

Landazuri Larunbat gauean ez zenuen gizon prestuaren antz handirik eman.

Jose Manuel Jas! Zu baino leialago nenbilen orduan ere.

Landazuri Leialago? Eta noiz eman behar didazu dirua?

Jose Manuel Nik zuri?

Landazuri Bai: zuk niri.

Jose Manuel Nik?

Landazuri Zuk.

Jose Manuel Egundo ez!

Landazuri E! Zer esan duzu?

Jose Manuel Entzun duzuna.

Landazuri Esan ezazu berriz.

Jose Manuel Zer? Ez dizudala emango? Baita zazpi aldiz ere.

Landazuri (bata bestearen gainean eta gorroto handia erakutsiaz) Jose Manuel!

Jose Manuel Landazuri!

Kaxildo (aurreratuko da eta isilik Jose Manueli) Jose Manuel, Azpeitian jokatu zenuen ahari bera al da?

Jose Manuel Bai.

Kaxildo (Atanasiori) Hau baino gehiago da hura.

Landazuri Hamar duro ahari honen alde!

Kaxildo Jokatuko al ditugu pezeta batzuk?

Atanasio Zergatik ez?

Kaxildo Bost duro Jose Manuelena menderatu ezetz.

Landazuri Baietz.

Kaxildo Ezetz.

Landazuri Badoa.

Kaxildo Bota.

(apustu hauek egin behar dira bizi-bizi, entzunaz, denak batean, oihuak eta diru soinuak; batez ere Gergoriok sartu behar duenean iruditegian dauden denok egingo dute trabesa)

Atanasio
Bosgarren kolperako ukatu baietz honek.

Lukas Bosgarrenerako, ezta hogeirekin ere.

Atanasio Hamabi ezetz, bost duro.

Lukas Hogei baietz.

Atanasio Bota.

Lukas Bota.

Pernando Atzetik ere jo baietz.

Kaxildo Ezetz. Zer jo behar du?

Landazuri Beste bost.

Ilario Bota nirekin ere.

Lukas Bota.







     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org