Ziririkuak


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Bilintx »  Ziririkuak

Bilintx



ZIRIRIKUAK



1
Langilleen dantzetan
izaten geranak
bost arratsetan pruebak
dauzkagu emanak,
gure kontra izketan
aritu diranak
txit askoz engañatu
dirala dianak.
2
Ayek guregatikan
esan zutena da:
Barulloa sortzeko
kuadrilla ona da!!!
neskatxa onradurik
baldin juaten bada,
lotsatuta kanpora
irten biarra da.


3
Baita ere gauza onik
gurekin ez dala,
jaungoiko Bacok bere
mendean gauzkala;
ezagun da inbiriyak
prejitzen zauztela,
etzenduten gezurrik
sortuko bestela.
4
Eta segitu zuten
lenago bezala,
esanaz guziz gauza
segurua zala,
adornatutzen gure
dantzetako sala
dama onradurikan
izango etzala.


5
Oraindik deskontentu
esan zutenakin,
deskantsatu ziraden
añadituakin:
Alakorik batian
biar degu jakin
etxeratu zirala
txandarme banakin.
6
Dantzarako tokirik
ote zegon nonbait
galdezka Donostiyan
asi giñan zenbait;
uraxen topatzea
kostatu zan zerbait,
galarazi nayian
bazebillen norbait.


7
Noiz-ere-bait topatu
genduen tokiya,
aduana zarreko
zertegi aundiya,
dudan gaude illa dan
edo dan biziya,
eskuetatik itzul
egin zigun iya.
8
Nai baluteke ere
orain defenditu,
lengo itzak lazuan
arrapatzen ditu,
gure dantzak pakian
dira despeditu,
ayek esantakorik
ez da suzeditu.


9
Orain gelditzen gera
guziz ditxosuak,
irten geradelako
bitoriosuak,
guk bezela esango du
Donosti osuak,
¡bost gezur sortzen ditu
inbiriosuak!!
10
Gure dantzara damak
polit onraduak
etorritzen dirade
guztiz apainduak,
adornaturik ondo
gorputz ta buruak,
mantxarikan gabeko
birjiña puruak.


11
Gure dantzetan juan da
guziya konpleto,
damak serbitu dira
iñon baña obeto,
izandu diyotegu
milla errespeto,
berak kontentu daude
badakigu zierto.
12
Izan degu soñua
dantzatzeko diña,
bai eta damak ere
bana eta biña;
guziya izan da txit
ederki egiña,
bosti eman diyote
sabeleko miña.


Bilintx



Ikusi:
Bertso-papera: “Donostian, Pio Baroja-ren moldiztegian - 1852”. (Conde de Peñaflorida jaunaren paperen artean zegona, ta J. Arbelaiz ta J. J. Beloqui jaunen bitartez eskuratua) . (Galop Infernal eta Ziririkuak orri batean daude. Bertso auek jarritakoan Bilintxek etzuen ogei ta bat urte besterik).







     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org