Juramentua


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Bilintx »  Juramentua

Bilintx



JURAMENTUA (1)



1
Begi urdiñak dituzu eta
arpegi zuri gorriya,
nere biyotzak maite zaituen
aingeru zoragarriya;
zumia bezin biguña eta
mia da zure gerriya,
estutu bage artu liteke
bi eskuakin neurriya.
2
Lengo batian, izar berriya,
ongi fortuna nerian,
maite ninduzun galdetu eta
bayetz erantzun zeniran;
pozakin iya zoraturikan
aditu eta segiran,
beso eskuya estutu nuen
zure gerriyaren jiran.


3
Neri begira gelditu ziñan
burua triste etzanaz,
ni ere zuri begira negon
“¡maite neria!” esanaz;
luzaro ala egondu giñan
suspiriyuak emanaz,
biyok elkarren begiyetatik
amoriyua eranaz.
4
Ongi penakin azkaturikan
zure gerritik besua, (2)
ez zait aztuko nola esan nizun
“¡Nere maitetxo gozua!
zorionaren ekartzallia,
izar amoriosua, (3)
zu adoratzen igaroko det
nere bizitza osua!”. (4)


5
“Maite nazula len esan dezu,
¡berriz esan zazu arren!,
ez naiz entzutez gogobeteko
milla bider esan arren:
nun ta zeruak erabakiya
beste moduz ez dakarren,
denbora gutxi barrun gu biyok
izango gera elkarren”. (5)
6
Imajiña bat zillarrezkua
kordoi batekin lotua, (6)
begiz aurrian jarri zeniran
kolkotik ateratuba
zeñetan zegon gurutzeturik (7)
Jaunaren Seme santua:
“Onen aurrian –esan zeniran–
egizu juramentua”.


7
Faltsiyarikan ez zeguela
nere biyotz xamurrian,
proga emango nizun eguna
arkitzen zala urrian,
begiratua imajiñan ta
belaun eskuya lurrian,
juramentua eskeñi nizun
Jaungoikoaren aurrian. (8)
8
Fintasunakin kunplituko det
ez da zer egon zalantzez,
denborarikan igaro gabe
gogo txarreko balantzez; (9)
erakusitzen baldin badizut
falsiyarikan mudantzez,
nere biyotza bete dezala
damutasunak arantzez.

Doinuak

Juramentuba. Kandido Buenetxea (Etxeberria Gimon Ecos de Vasconia 10)




Ikusi:
“Bilintxen eskuz idatziak: Manterola’k bere oarretan daukan bezelaxe dago. Izan ere, Manterola’k ikusi zuna izango da..

Bertso-papera: Donostian: Pio Baroja-ren moldiztegian: 1/7: uztaitu bage..

“Colección de J. Manterola”, 30’garren orria, eskuz idatzia..

“Cancionero Vasco - J. Manterola, 1.ª serie, Tomo I, Noviembre de 1877”..

“Poesía Euskara”, Biblioteca Selecta de Autores Vascongados, Tomo I, San Sebastián, 1896..

Tolosako Zelestina Arrieta zanaren eskuz idatzitako bertso-mordoxka..

Bertso-papera: “Irun’en - Valverde’ren alargunaren etxean - 1909. (Gregorio Mugica zanaren bertso-bilduma, Donostian)..

Bertso-papera: “Imp. de Vda. de B. Valverde Irún” (Manuel Urreta zana, Tolosa)..

Bertso-papera: “Imprenta, Librería y Encuadernación de Goitia y Compañía - Guernica”..

Aitor Mezo, Lejona, bere aita zanak eskuz idatzitako bertso bilduma: 3/7: biyotz elkarri begietatik; 4/8: nere biziya osua.

“Colección de Ramón de Apaolaza, Hernani”..

Bertso-papera, inprentaren izenik gabea (Garro baserria, Getaria), aurretik Kontzezi, urrena Juramentua, onen bertsoak arenai erantsita..

“Bertsolariya”, 3, 1931..

“Bilintx’en bertsuak. Makazaga’ren irarkolan, Errenderi”.

Oharrak:

(1) Manterola’k alaxe dio: “...he visto, entre otros, copiados de puño y letra de este desgraciado poeta, los originales de la poesía Juramentuba..

Y como quiera que en ellos existen diversas variantes de la composicion tal cual se publicó alla hacia 1862, he creído deber anotar al pie todas las diferencias que he encontrado en las cuartillas del autor, por más que el estudio hecho de uno y otro texto me inclina a creer que las cuartillas halladas son las primitivas de Vilinch, que debió aumentar y corregir al tratar de dar su composición a la prensa” (Cancionero Vasco, 1.ª serie, Noviembre de 1877).

Bai bertsoak ta bai azpiko oarrak ere, Manterolak jarri zitun bezelaxe jarri ditugu guk ere emen.

(2) Oraindik ere zure gerriyan ala nekala besua,...

(3) begi ederrak dituzu ere biyotz amoriosua,...

(4) zu adoratzen pasatuko det...

(5) “En los originales citados de Vilinch, no existe esta estrofa, una de las más importantes y más bellas de la composición, lo que parece confirmar la idea expuesta de que dicho original es anterior a la copia publicada, que con este objeto pudo corregir y adicionar”. (Manterola’k)

(6) berezko katez lotua,...

(7) zeiñetan zegon gurutzaturik...

(8) eskui eskua biyotzian ta
belaunak biyak lurrian,
juramentua nik egin nizun
Jaungoikoaren aurrian.

(9) Fintasunakin kunplituko det
bazeundeke konfiantzez,
bire orretan ez det emango
pauso bat ere balantzez;...









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org