Beti zutzaz pensatzen


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Bilintx »  Beti zutzaz pensatzen

Bilintx



BETI ZUTZAZ PENSATZEN (1)



1
Dama gazte bat ezagutzen det
diruriyena izarra,
eguzkiyari kopetetikan
saltatutako txingarra;
biyotz nerian ala piztu du
amoriyozko su-garra,
nola mendiyan piztu lezaken
tximistak arbol igarra.
2
Beti goguan zauzkatan dama
izarra dirurizuna,
eguzkiyaren biarrik gabe
argi egiten dezuna;
berdin gabeko amoriyua
senti arazten nazuna,
aditzera ezin eman nezake
dizutan maitetasuna.


3
Nere begiyak beren aurrian
ikusten ez bazaituzte,
gixaraxuak eta biyotza
egoten dira txit triste;
sinista zazu mundu guztiyan
ez dala iñor ni beste,
zu maitatzeko kapaz danikan
merezi dezun ainbeste.
4
Gau eder alai ayetako bat
gertatutzen dan orduan,
izarrak diz diz egiten dute
zeruko urdin puruan;
diferentzirik batere gabe
zuk nere pensamentuan
diz diz alaxen egiten dezu
nola izarrak zeruan.


5
¿Ia gozua izango al dan,
enamoraturik dana,
ama on batek aur maitiari
ematen diyon laztana?
alare bada beste gauza bat
askoz gozuago dana,
zureganako amoriyua
nere biyotzak daukana.
6
¿Nork irukiko zaitu nik bezin
ixtimaziyo aundiyan,
animatikan maite bazaitut
erotutzeko zoriyan?
amoriyozko naitasunakin
gorderik erdi-erdiyan,
biyotz nerian ala zaukazkit
nola niniya begiyan.


7
Bost urte diran ez dakit baño
beñepein badirare lau,
faltatu gabe nere oroitzan
zaudela egun eta gau;
zu itxumenez maitatutzeko
zeruak siñalatu nau,
alik lenena premiya zazu
egiyazko naitasun au.


Abenduaren aurrenian 1868-yan



Ikusi:
Bilintxen eskuz idatziak 7/5, 6, 7, 8: Puntu auek alaxe jarri zitun Bilintxek lenengo aldiz:

maitia, zuri erregutzera
biyotzak obligatzen nau,
alik lenena paga zazula
egiyazko maitasun au..


Bañan gero 7/5, 6, 7 zuzendu ta alaxe jarri zitun:


itxumenakin maitatutzera
zeruak siñalatu nau,
premiyatua izan derilla.


Azkenean 7/5 ta 7 zuzendu zitun, liburu ontan eta toki guztietan agertu diran bezela utziaz..

“Colección de J. Manterola”, 28’garren orria ta New Library, Chicago. Bi auetan periodiku puska bana dago. Periodiku bera da, ta dudarik gabe Manterola’k aitatzen dun “Aurrera” eguneroko ori izango da. 2/7: eman liteke..

“Cancionero Vasco, J. Manterola, 3.ª serie, 1880”: 1/7: piztu dezaken; 2/7: eman liteke..

“Bilintx - Neurtitzak eta neurri gabeko itzak”, 1911, Donostia’n, Martin Mena y C.ª’ren etxean Euskal-Esnalea’k argitara-arazia: 1/7: piztu dezaken, 2/7: eman liteke..

“Colección de Ramón de Apaolaza, Hernani”, makinaz idatzia: 2/7: eman liteke; 4/5: ezberdiñikan batere gabe; 5/6: maitasunikan; 7/3: utsikan gabe nere oroitzan; 7/6: zeruak bereziya nau; 7/7: alik lenena saritu zazu..

Bertsolariya, 24, 1932, Makazaga, Errenteri: 1/7: piztu dezaken, 2/7: eman liteke..

“Bilintx’en bertsuak, Makazaga’ren irarkolan, Errenderi”: 1/7: piztu lezaken; 2/7: eman liteke.



Oharrak:

(1) Manterola’k ala dio: “...dedicada a la que fue después su amantisima esposa y es hoy su viuda, se publicó en el diario “Aurrera” de 1.º de Diciembre de 1868, sin que haya vuelto a ser reproducida desde aquella fecha”. (Cancionero Vasco, 3.ª serie).









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org