|
Bilintx
ZENBAIT DAMAREN ESKER TXARRA
1
Atzo probetxu gabe
etxeko auzuan,
egondu nitzan zure
zai egun osuan;
gaur suertez ikusitzen
zaitutan kasuan,
itz bat egin biar dizut
izketa gozuan.
|
2
Zein ta politak diran
arrosa, jazmiña,
azuzena, liriyo
eta klabeliña;
danak bat eginta’re
ez dirade diña,
igualatzeko nere
maite atsegiña.
|
3
Nai det jakin dezazun
orain beriala,
txit asko nai dizutan
neskatxa zerala;
gaur zu ikusitziak
poztutzen nau ala,
nun iruritzen zaitan
jai aundi bat dala.
|
4
Au da mundu guziyak
ongi dakiyena,
zu zerala dama bat
grazi utsa dena;
bat oyetan badezu
erotzen naubena,
artan arkitzen dizut
grazirik geyena.
|
5
Izan ere gorputza
dezu aproposa,
ikusi utsarekin
ematen du poza;
beste iñor ez dala
zu bezin airosa,
erri guziya dago
banatua boza.
|
6
Patxaran ibiltzia
dago gaur bolaran,
pausaje fiña orain
zergatik moda dan;
eta zu ikustia
modako patxaran,
¡ez dakizu neretzat
nolako ditxa dan!
|
7
Nik esan ta zuk jakin
biazu ezikan,
lau andregai dakazkit
artu nai ezikan;
ezkonduko nitzake
gaur bertan kasikan,
besterekin ez bañan
¿zurekin, pozikan!!
|
8
Amoriyorik gabe
pasatu eziñez,
nik damak maite ditut,
aitortzen det ziñez;
begiyakin guziyak,
milla bai mingañez,
¡bañan biyotzarekin?
¡zu besterikan ez!!
|
9
Zu zera, bai, zu zera,
damatxo maitia,
nere desiuaren
zeruko atia;
biyotz onez nerekin
bat egin zaitia,
eta biziko zera
kontentuz betia.
|
10
Ortarako aguro
genuke eguna,
nik nai detana balitz
biyok nai deguna;
bañan zure asmua
da txit ezaguna,
ez dezu estimatzen
nere naitasuna.
|
11
Ditxa bat ez dit opa
fortuna zekenak,
negarrez daramazkit
ordurik geyenak;
ezin aundiyagoko
oñaze ta penak,
sufritutzen bizi naiz
zuregatik denak.
|
12
Miñ abetaz kupitzen
ez baldin bazera,
nere burua nua
betiko galtzera;
Matxo’ra (1) iyoko naiz
andik botatzera,
duen altuenetik
Gaztelu atzera.
|
Bilintx
Debekatua dago kanta obek iñork moldeko letrakin paperian ezarritzia, beren sortzallia’ren baimena bage, bada onentxen bere beriak dirare, eta ontan faltatzen duenak izango du legiak agintzen duen kastigua..
Donostiyan: -Juan Oses-en Moldiztegiyan
Doinuak
|
Zenbait Damaren Esker Txarra. R. Garmendia. Etxeberria Gimon Ecos de Vasconia 20
|
|
|
Ikusi:
“Colección Manterola, 34’garren orri-aldea”..
“Bilintx - Neurtitzak eta Neurri gabeko itzak”, 1911, Donostia’n, Martin, Mena y C.ª’ren etxean. (Euskal Esnalea’k argitara-arazia): 1/7 igualatzeko (“nere” gabe)..
“Bilintx’en bertsuak, Makazaga’ren irarkolan, Errenderi”..
“Colección de Ramón de Apaolaza - Hernani”: 9/8: pozgiroz betia.
Oharrak:
(1) El Macho esaten zayo Gaztelu guziko buruari, gaur Jesusen Biotza dagon orri. Garai artan etzegon itxas-bazterretik pasiatzeko biderik, gaur dagona geroztik egiña da, ta goitik itxasoraño amiltegia edo aldapa besterik etzegon.
|