Dama ta galaya


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Bilintx »  Dama ta galaya

Bilintx



DAMA TA GALAYA



(Ai ori begi ederra-ren doñuan)



1
Galayak :
Dezu gorputz egokiya,
polita txit arpegiya
eta ederra begiya
zure begiya
agitz argiya
da guztiyetan aurrena;
bestiak dira urrena,
ori da ta ederrena,
diruri eperrarena.
2
Ez det, dama begi eder,
desiatzen beste ezer,
bañan bai... esango det zer:
legezko birez,
faltsiyakin ez,
zu neretzako logratu;
nik orla naya obratu,
txantxa dala ez pentsatu,
zutzaz naiz enamoratu.


3
Konformatutzen bazera,
laster ezkonduko gera,
ez galdu orlako era:
biyok munduan
bizi moduan
artutzen badegu parte,
asnasiak iraun arte,
jakiñian gera zaite,
nik izango zaitut maite.
4
Millaka ditut ardiyak,
larogei ta lau ariyak,
mardulak eta guriyak:
zezen eta bei
berreun ta ogei,
sei eun eta bost iriyak
baita’re soro aundiyak,
belar ugariz jantziyak,
mantendutzeko guziyak.


5
Nik ori guztiya daukat,
ez balitz bezela deus bat,
badet eta beste gauz bat:
giltzaz azpiyan,
leku itxiyan,
dakat montuan billbilla,
urrezko zenbait kurpilla,
uraxen bai dala pilla,
ontzako utsak lau milla.
6
Dauzkatanaren giltzaz be
zu egingo zaitut jabe,
bazeudeke duda gabe:
bada, begira, izango dira,
orra eman notiziyak,
zure kontura utziyak,
dituzu ta mereziyak,
etxeko giltza guziyak.


7
Zer ongi biziko geran,
nai dezuna jan ta eran,
guztiya zure aukeran:
jazteko ere,
zuk ez batere
gastuari begiratu,
dendik onenetan sartu,
gayik ederrenak artu,
eta soñak enkargatu.
8
Alaja zale bazera,
juango gera esatera,
alajategi batera:
erakusteko,
zuk ikusteko,
dakaten alajeriya,
naiz bada’re gariztiya,
izango da erosiya,
gustatzen zaizun guziya.


9
Zu serbitzeko nik ortan,
gauz oyek erriya ontan
ez daude denda iñontan:
ta erostera
erri bestera
egingo degu, bai, jira,
nai badezu Donostira,
bestela Frantzira,
ango zuk naizun errira.
10
Esaten dizkizutanak,
dira ta ziñez esanak,
kunplituko ditut danak:
fiyatu zaite,
nik zaitut maite,
eta jakin zazu ezik,
zugatik ez dala kasik,
egingo ez nuken gauzik
gusto aundira ta pozik.


11
Zutzaz enamoratua,
nago kasikan artua
illaren erretratua:
miñik txarrena,
dakat barrena,
animaraño sartua,
au legoke sendatua,
gauza bat desiatua
nik baneka logratua.
12
Sendako litzaiket miña,
bestela senda eziña,
zu neretzako baziña:
azken ortara
ni nua bada
guztiz intentziyo onez,
¡ezin liteke ta obez,
arren esazu faborez,
neretzat zeran edo ez!


13
Damak :
Dirazu naitasun fiña,
gozua ta atsegiña,
obiagorik eziña:
jakin naizuna
da erantzuna,
esatiakin onela:
alaxen banitz bezela,
zierto egon zaitezela,
zuria izango naizela.
14
Au nik diyot:
Ara gauzak nola diran,
egun artatik segiran,
biyak alkarrenak ziran:
ordu ezkero,
au zan espero,
kunplituta berak naya,
ongi daudela da baya,
pasiaz bizi alaya,
gure dama ta galaya.


15
Egiya nik esateko
ez zebiltzan ezkontzeko
geldi geldi egoteko:
galayak obra,
seguru sobra,
aurreratua darama,
egin dirala da fama,
bat aita, bestia ama,
gure galaya ta dama.


Bilintx



Donostiyan: -Juan Oses-en moldiztegiyan



Doinuak

Dama eta Galaia. J. A. Santesteban. Coección de aires vascongados 17


Dama eta Galaia. Zendoia Sarriegi (Etxeberria Gimon Ecos de Vasconia 12)


Ikusi:
“Colección Manterola, 35’garren orrialdea”, Bertso-papera. (Batere dudarik gabe, paper au Bilintxen denborakoa da)..

“Colección, de Ramón de Apaolaza, Hernani”: 2/3: orain esango dizut zer; 2/7: nik ala naya obratu; 3/2 biok ezkonduko gera; 7/8: gayik ederrena autu; 10/6: ta jakin biazu ezik; 13/Damaren erantzuna; 13/1: Dirazu maitasun fiña; 13/8: zindo egon zaitezela; 14/8: iralkiz bizi alaya.






     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org