 |
|
 |
 |
|
Bilintx
¡IZAZU NITZAZ KUPIRA!(1)
1
Loriak udan intza bezela
maite det dama gazte bat,
ari ainbeste nai diyotanik
ez da munduan beste bat:
iñoiz edo bein pasatzen badet
ikusi gabe aste bat,
biyotz guztira banatutzen zait
alako gauza triste bat.
|
2
Neskatxa gaste pare gabia
apirilleko arrosa,
izarra bezin dizdizariya,
txoriya bezin airosa;
oraintxen baño gusto geyago
nik ezin nezake goza,
zori onian ikusten zaitut
¡nere biyotzak au poza!
|
3
Ez al dirazu antzik ematen
nik zaitutala nayago,
¡ai! mariñelak gau illunian
izarra baño geyago,
nere onduan zauzkatalako
pozez zoraturik nago,
zu ikustiak alegratu nau
triste neguen lenago.
|
4
Nik ainbat iñork nai dizunikan
arren ez zazula uste,
nere begiyak beren aurrian
beti desio zaituzte;
eguzkirikan ikusi gabe
txoriya egoten da triste
ni ez nau ezerk alegratutzen
zu ikustiak ainbeste.
|
5
Arpegi fiña, gorputza berriz
ez dago zer esanikan,
izketan ere grazi ederra
ezer ez dezu txarrikan;
mundu guztiya miratuta’re
zu bezelako damikan,
agiyan izan liteke baño
ez det sinisten danikan.
|
6
Nere betiko pentsamentua,
nere konsolagarriya,
zu gabetanik ezin bizi naiz
esaten dizut egiya;
zu baziñake arbola eta
ni baldin banitz txoriya,
nik zu ziñaken arbol artantxen
egingo nuke kabiya.
|
7
Amoriyuak nere biyotza
zureganuntza darama,
erri guziyan zeren dakazun
neskatx bikañaren fama;
beste fortunik mundu onetan
ez det desiatzen, dama,
aur batek berak izan gaitzala
ni aita eta zu ama.
|
8
alta duenak logratutzeko
itz egitia txit on du,
eta nik ere sayatu biat
ote gintezken konpondu;
gaur nagon bezin atrebitua
sekulan ez naiz egondu,
argatik golpez galdetzen dizut
nerekin naizun ezkondu.
|
9
Ezkondutziak izan bear du
preziso gauza txarren bat,
ala esaten ari zait beti
nere konsejatzalle bat;
alaxen ere aren esanak
oso utzirik alde bat,
ongi pozik artuko nuke
zu bezelako andre bat.
|
10
Zerorrek ere ongi dakizu
aspaldi ontan nagola,
zuregatikan penak sufritzen
bañan ordia au nola;
alaxen ere nigana ezin
bigundu zaitut iñola,
ni zuretzako argizaya naiz,
zu neretzako marmola.
|
11
Nere biyotza urtzen dijua
eta ez da misteriyo,
penaren kargak estutu eta
zumua kendutzen diyo;
begiyak dauakat gau eta egun
egiñikan bi erriyo,
beti negarra dariyotela
zu zerarela meriyo.
|
12
Zu zeralako meriyo baldin
juaten banaiz lur azpira,
gero damua eta malkuak
alperrik izango dira;
bein juan ezkero oyen birtutez
berriz ez niteke jira,
ori gertatu baño lenago
¡izazu nitzaz kupira!
|
Doinuak
|
Izazu nitzaz kupira! "Loreak Udan Intza Bezala". Antonio Zabalak Ondarribiko Xabier Aranbururi jasoa.
|
|
|
|
Izazu nitzaz kupira! "Loreak Udan Intza Bezala". Antonio Zabalak Ondarroako Jose Mari Etxabururi jasoa.
|
|
|
|
Izazu nitzaz kupira "Loreak Udan Intza Bezala". Gure Herria 1934.
|
|
|
|
Izazu nitzaz kupira! "Loreak Udan Intza Bezala". Antonio Zabalak Azkoitiko Patxi Larrañagari jasoa.
|
|
|
|
Izazu nitzaz kupira! "Loreak Udan Intza Bezala". Antonio Zabalak Oiartzungo Jose Luis Lekuona Lexoti bertsolariari jasoa
|
|
|
|
Izazu nitzaz kupira! "Loreak Udan Intza Bezala". Antonio Zabalak Oiartzungo Koxme Lizaso bertsolariari jasoa
|
|
|
|
Izazu nitzaz kupira! "Loreak Udan Intza Bezala". Antonio Zabalak Oiartzungo Ugaldetxoko Inazio Pikabeari jasoa.
|
|
|
|
Izazu nitzaz kupira! "Loreak Udan Intza Bezala". J. A. Santesteban. Colección de aires vascongados 72
|
|
|
|
Izazu nitzaz kupira! "Loreak Udan Intza Bezala". M. Zendoya (Etxeberria Gimon Ecos de Vasconia 35)
|
|
|
Ikusi:
“Colección de J. Manterola”, 181’garren orria, eskuz idatzia..
“Colección de Aires Vascongados - J. A. Santesteban” bertso auek bakarrik: 1, 3, 6, 11, 12..
“Cancionero Vasco - J. Manterola, 2.ª serie, Tomo 1, Abril de 1878”..
“Poesía Euskara”, Biblioteca Selecta de Autores Vascongados, Tomo I, San Sebastián, 1896..
Bertso-papera: “Valverde - Irún” (Gregorio Mujika zanaren bertso-bilduma, Donostian)..
“Bilintx - Neurtitzak eta neurri gabeko itzak”, 1911, Donostia’n, Martin, Mena y C.ª’ren etxean, Euskal-Esnalea’k argitara-arazia..
Julio Recalde, Tolosa, bere amagiarreba zanaren eskuz idatzitako kuadernua..
Aitor Mezo, Lejona, bere aita zanaren eskuz idatzitako kuadernua: 2/4: txoriya bezain airosa; 7/7: aur batek izan gaitzala (“berak” gabe”)..
“Colección de Ramón de Apaolaza, Hernani”: 10/6: biurtu zaitut iñola: 11/8: zu zeralako meriyo..
Bertso-papera: “Guernica - Imp. Artística Goitia ta Hormaechea” (Severo Altube, Gernika): 1/2: maite dot; 3/1: ez al dirazu ematen (“antzik” gabe); 5/7: egiyak izan liteke baño; 6/7: arbola artatzen; 7/6: ez det desiatzen dana; 9/1: Ezkondutzian; 11/3: ostuta eta..
Bertso-papera, inprentaren izenik gabea: 6/6 ni banitzake txoriya; 7/4: neskatx ederraren fama; 11/8: zu zeralako meriyo..
Bertsolariya, 22, 1932..
“Bilintx’en bertsuak, Makazaga’ren irarkolan Errenderi”: 12/1: “baldin” gabe..
Juan Aguirre Gaztambide, Urdax, eskuz idatzitako bertso bilduma: 3/1: Ez al dirazu ematen (“antzik” gabe), 3/3: gau egunian; 7/2: zuregana darama; 7/3: erri guziyan zuk daukazun..
Argia-ren puska bat: 3/3: oi; 4/1: Nik aña iñork nai dizunik; 5/5: miratutzera; 6/6: ni baziñake txoria; 10/7: ni zuretzako argizaya - zu bezelako andre bat..
Bertso-papera: “Itxaropena Argitaldaria, Zarautz”: (Josefa Aizarna, Aizarna): onek aurrekoari kopiatzen dio, bere aurreko adierazpena ta guzi, bañan 6/6: ni banitzake txoria..
Argia-ren berriz ere (21-IV-1935): 10/1: ondo dakizu..
“El Día”, (1-V-1931): 5/5, miratutzera; 6/5: zu baziñake arlote eta..
J. M. Etxaburu, Ondarroa, eskuz idatzitako kuadernua: 4/4: beti oparo zaituzte; 5/5: mundu guztiyan; 5/7: izan diteke; 7/2: narama; 11/8: zu zeralako meriyo; 12/3: gero negarrak..
“Euskal Erriko kanta zarrak, Tomo II”, Makazaga, Errenteri..
Gernika’ko Julio Bareño jaunak bildutako bertsoak, makinaz idatzia: “Estos me los canta Alejandro Onaindia (72 años) y dice que los aprendió siendo muy joven de un bertso-papel o revista” (28-XII-1959): 1/1: Txoria udan izan bezela - maite dot dama gaztia; 1/5: iñoiz edo bein pasetan bada; 1/8: alango gauza tristiaz; 2/5: oraintxu ainbat gusto munduan; 3/5: nere aurrian zaukadalako; 4: bertso au dana falta da; 5/5: mundu guztian manieta ere - zu bezelako danikan; 6/1, 2, 3, 4: falta dira; 6/5: zu baziñake arbol artia - ni banitzake txoria/zu baziñian arbola artan; 7/3: zergaitik erri guztian dezun; 7/5: beste porturik; 7/8: aur batek beraz euki gaitzala; 8/2: agaitik beraz sayatu diat - ot’egin dezan konpondu; 8/7: argaitik beaz galdetzen dizut; 9/2: preziyo gauza txarren bat; 9/3 ori esaten; 9/5: alaxe neure orain esanak; 9/7 ondo pozikan; 10/8: biurtu zaitut iñola; 11/5: begietatik gau eta egun; 12/1: Zu zariela medio berriz - joaten banaiz lurpera; 12/6: berriz ezin neike jira; 12/7: ori onela gertu baño len..
“Milla Olerki Eder, A. Onaindia, 1954”: 6/6 ni banitzake txoria; 7/4: neskatxa piñaren dama; 8/3: sayatu bear; 10/7: ni zuretako argizaria; 11/8: zu zeralako merio..
“Boga, boga”, Donostian, 1959: 5/7: leiteke; 6/6: ni banitzake txoria; 6/7 nik zu ziñaden; 7/4: neskatxa fiñaren fama; 8/3: sayatu bear; 10/4: ordean; 10/7: ni zuretzako argizaria; 11/8: zu zeralako meriyo; 12/6: naiteke..
Euskal kantak, Donosti, 1959..
Euskal kantak, Bilbao, 1960.
Oharrak:
(1) Manterola’k ala dio: “Esta composición, inédita hasta hoy, y encontrada entre los papeles de su autor, escrita de su puño y letra, puede incluirse en el número de las mejores de Vilinch”.
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |