Bertsolariyen gudua


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Bilintx »  Bertsolariyen gudua

Bilintx



BERTSOLARIYEN GUDUA (1)



1
Peruk :
Aizak, Txanton, Premiñi
ik esan al diyok
ez dikala irabazten
bertsuetan iñork?
¿beraz ni kontu ortan
ire mende niok?
nola itz egiten dekan,
ai, mutil, begirok,
¿nai dek jai lenenguan
proga gaiten biyok?
2
Txantonek :
Egiya dek Premiñi
esan diyotala
bertsuetan guziyak
txautzen ditutala,
eta esan badiyot
Premiñi nik ala,
oraindik niok itza
mantentzen detala,
¿uste al dek esana
damutu zaitala?


3
Peruk :
Ez zaikala damutu
niok jakiñian,
jakin eta alare
sinist eziñian,
ez dala bertsolari
iñor i añian,
abillidade asko
dakak mingañian,
progatu nai induket
gauza orren gañian.
.... (2)
4
Peruk :
Gauza orren gañian
nai banak progatu,
Txanton Aritzpekua,
¿zer nai dek jokatu?
orra kontra nork egin
aguro topatu,
¿nai dituk amar ardi
demandan paratu,
zeñek ederragoko (3)
... (4)


5
Txantonek :
Nere amar ardiyak
orra, Peru emen,
esaminatu itzik
mardul ote dauden,
mardularen tartian
argalik daguen,
mira itzik banaka
bat bestien urren,
oyek ez ditek izan
falta belarraren.
6
Nere amar ardiyak
ona emen, Anton,
mira itzik banaka
argalikan dagon;
ez dituk iñoiz ere
belar faltan egon,
ez diyotek tatxikan
billatuko iñon,
uste diat daudela
iriak bezin on.


7
Txanton ikusitzen det
onuntz datorrela,
Matz-peko Martin jauna
jueztzat duela;
ederki etorriya
izan deriyela,
orrek juzgatuko du
gauza dan bezela,
edo mundu ontako
iñork ez bestela.
8
Garaiko Premiñ dator
juez Perurentzat,
gizon obiagorik
ez dala deritzat,
ondo portatu izan da
orain arte beintzat,
mundu guziyan dago
prestu eta fintzat,
orrek ez du juzgatzen
gorriya urdintzat.


9
Garaiko Premiñentzat
ez da zer esanik,
sekulan ez du egin
biar eztan lanik;
gizon fiñagoen bat
mundu ontan danik
izan liteke baño
sinisten ez det nik,
fiya liteke orrengan
kezka gabetanik. (5)
10
Martin Matz-pekuaren
fiyatu zaitezte,
gizon oberik iñon
danik ez det uste,
zeok zeon juezetzat
jarri gaituzute,
gugana konfiantza
beraz badezute.


11
Txanton, neri ardiyak
ik irabazi? ¡ai!
koitadu triste orrek
ez uke gutxi nai,
desiatzen dek baño
ez aiz ordia gai,
gixarajua orrek
etsi ezakek bai,
alperrik egon gabe
ardiya oben zai. (6)


Doinuak

Bertsolariyen gudua "Aizak Txanton Preimini". Antonio Zabalak Azkoitiko Patxi Larranagari jasoa


Ikusi:
“Colección de José Manterola”, 39 ta 40’garren orriak, eskuz idatzitako orria..

“Cancionero Vasco - José Manterola, 2.ª serie, Tomo I, Abril 1878”..

“Bilintx - Neurtitzak eta neurri gabeko itzak”, 1911, Donostia’n, Martín, Mena y C.ª’ren etxean, Euskal-Esnalea’k argitara-arazia: 3’garrena ta 4’garrenaren tartean dauden puntuen alboan, “Txanton” ipintzen du, alegia, emen falta dan bertsoa Txantonek botia dala adieraziaz; 6/2: ona emen Txanton; 6’garrena ta 7’garrenaren tartean “Txanton” ipintzen du, len bezela. 7/: Peru; 8/: Txanton; 9/: Martin; 10/: Premiñ; 11/: Peru..

“Bertsolariya”, 1932, dana Euskal-Esnalea’rena bezelaxe..

“Bilintx’en Bertsuak, Makazaga’ren irarkolan, Errenderi”: au ere Euskal-Esnalea’rena bezelaxe..

“Colección de Ramón de Apaolaza, Hernani”: 4/: Txanton; 4/3: Peru Aritzpekua; 4/9: zeñek obeagoko - bertsoak kantatu; 5/: Peru; 5/2: orra Txanton emen; 5/5 edo mardul tartean - argalik ote den; 5/7: mira itzak banaka; 5/10: faltik belarraren; 6/2: orra emen Txanton; 6/10: ireak bezin on; 7/10: bestek ez bezela; 8/6: oraindaño beintzat; 9/7: izan liteke bañan; 10/: Bertso au lau puntukoa dago Manterola’renean. Onek bostgarrena erantsi dio: eta juzgu eder bat - izango dezute; 11/1: Txanton, nere ardiyak; 11/4: ez ukek gutxi nai; 11/10: ardiya oyen zai..

Ariztimuño zanaren bertso-bilduma, Donostiko Lizaso ta Aranguren’tar Andonik bialdua. Onek bi bertso ta beste baten erdiya ditu. Bertso erdi ori nundik sortu duen, ezin somatu. Beste biak ere oso aldatuak daude. Oso osorik jarriko ditugu:



Desafioa



1
Egi al dek Fermiñi esan diokala,
bertsoetan iñork i austen ez auala...
beraz kontu orretan ire mende niok,
¿nai al dek lenengora joka zagun biok?
2
Egia dek Fermiñi esan ziotala
bertsoetan iñork ni austen ez nauala;
esan baziot ere Fermiñi nik ala
¿uste al dek esana damutu zaidala?


3
Etzekiat, bazekiat, enak artakua,
bustiñakin egin leikek i bezelakua.




Oharrak:

(1) Bertso auek Manterola’k arkitu zitun, Bilintx il da gero, onen eskuz idatzitako paperetan. Ara nola dion:.

“Pintar una de estas luchas (de bertsolaris) entre dos rústicos pastores que se disputan la gloria de ser “maestros en el arte de improvisar”, tal es el objeto que se propuso Vilinch en su Bersolariyen gudua, cuyo fragmento, hallado entre sus originales, verán los lectores a continuación..

... Lástima es que de esta composicion no nos hayan quedado sino escasísimos fragmentos,....

...los trozos que he podido conseguir, los ofrezco a los lectores del Cancionero, tal cual he podido salvarlos, por si pueden formarse una ligera idea de este trabajo inédito del malogrado poeta donostiarra.”. (Ikusi:
J. Manterola, Cancionero Vasco, 2.ª serie, Tomo I, Abril de 1878).

(2) Falta aquí indudablemente una estrofa que no existe en el borrador original, de puño y letra de Vilinch. (Manterola’k).

(3) Bertso onek azken puntua falta du.

(4) Falta este verso en el original. Se conoce que al llegar ahí tuvo que suspender el poeta su trabajo por cualquiera causa. Las estrofas que siguen a ésta se encuentran en cuartilla separada, sin orden y con algunas enmiendas. (Manterola’k).

(5) Esta estrofa y la siguiente están indudablemente puestas por el poeta en boca respectivamente de los jueces Martin y Fermín, designados por los interesados para dirigir la contienda. (Manterola’k)

(6) Esta estrofa debe suponerse ya la 1.ª del certamen, puesta en boca de uno de los contrincantes. En los papeles de Vilinch que he examinado cuidadosamente no he podido encontrar un sólo verso más que haga referencia a esta composición. (Manterola’k).









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org