 |
|
 |
 |
|
Bilintx
KONTUA (1)
Egun batian juan zan
gizon bat kafera,
beste askoren gisa
zerbait artutzera
eta ango mutilla’k
al zuen lenena
eraman ziyon berak
eskatu zuena.
Sillan ixiririkan
(10) deskantsu onian,
komeni zitzayona
artu zuenian,
oju bat egin zuen
soñu aundikua
zeñetan deitu zuen:
“Aizak, mutikua,
ua galdetutzera
nagusiyagana,
zenbat pagatutzen dan
(20)nik artu derana.”
Seyak ekarri ziyon
zuzen mandatua:
“Jauna, bost errial da
bedorren kontua.”
Gizona orduantxe
trantzian zeguen,
peseta bat bakarra
besterik etzuen,
eta eskañi ziyon
(30) esanaz seriyo:
“To, eta nausiyari
eraman akiyo.”
Mutillak esan ziyon
artu ordurako:
“Errial bat falta du
emen konturako”.
Arrek erantzun ziyon
bere beriala,
len alegiya ez aitu:
(40) “¿Zenbat, erriala?
¿ik ez dirak serbitu
mandatugilletzat?
bien, errial ori
gorde zak iretzat.”
|
Ikusi:
“Colección de J. Manterola”, 36’garren orria, eskuz idatzia..
Euskal-Erria, I. 1880: “PAGATZALLE ON BAT” ontan deitzen zayo, ta geroztik izen ori izan du argitaraldi guzietan..
“Bilintx - Neurtitzak eta neurri gabeko itzak”, 1911, Donostia’n, Martín, Mena, y C.ª’ren etxean, Euskal-Esnalea’k argitarazia; 43: errial ori bada..
“Bertsolariya”, 25, 1932; 43: errial ori bada..
“Bilintx’en bertsuak, Makazaga’ren irarkolan, Errenderi”; 43: errial ori bada.
Oharrak:
(1) Manterola’k ala dio: “Entre los originales de Vilinch encuentro en una cuartilla, cuyo color y estado implican alguna antigüedad, la siguiente composición... El original es de puño y letra de Vilinch..
Ta orriaren ertzean: “Esta composición carece de epígrafe o título en el original.” (Colección de J . Manterola).
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |