Kanpuan da


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Bilintx »  Kanpuan da

Bilintx



KANPUAN DA (1)



1
Izar maite nuena
ain biyotz guztitik,
juan zan Donostitik;
orain neregandikan
irrutiyan dago,
bañan goguan dakat
juan baño lenago
itza eman zirala,
denbora gutxi barrun
etorriko zala.
2
Tristetasun aundi bat
juan zan ezkeroztik,
senti det geroztik;
zierto dakit ordia,
berriz neregana
etorritzen danian
ain maite derana,
poztuko naizela,
goizaren etorreran
txoriya bezela.


3
Dagolarikan ere
nigandik irruti,
ikusten det beti;
erritikan juan arren,
oroitzatik ezin;
zeruaren erdiyan
izar batek bezin
argitasun aundiz
nere pentsamentuan
egiten du diz diz.
4
Desiatua nago
etorri deriyen,
alegra nariyen;
kontentu biziko naiz
andikan aurrera,
maitetxo neriaren
edertasunera
itxutua oso;
emango diyozkat, bai,
milla laztan gozo.


Ikusi:
Bilintxen eskuz idatziak..

“Colección de J. Manterola”, 30’garren orria, eskuz idatzia. (Ala dio: “Copiada de sus originales”)..

Bertso-papera: “Irun’en - Valverde alargunaren etxean - 1909” (G. Mujika zanaren bertso-bilduma, Donostian)..

“Bilintx - Neurtitzak eta neurri gabeko itzak”, 1911, Donostia’n, Martin, Mena y C.ª’ren etxean, Euskal-Esnalea’k argitara-arazia: 1/5: urrutiyan dago, (Bilintxen bertsoetan, bein baño geyago agertzen da “irruti”. Beraz ez da uste gabeko okerren bat, ta ez degu ikutu nai izan, “urruti” jarriaz); 1/7: joan bañan lenago; 1/8: itzeman zirala; 1/9: denbora gutxi barren; 2/7: maitatzen derana; 3/4: ondotikan joan arren - oroitzatik ezin; 4/1: Desiatubaz nago; 4/6: aingeru neriaren; 4/9: iskribatuko ditut - milla kantu gozo..

Bertsolariya, 31, 1932, Makazaga, Errenteri: Lengoa bezelaxe, kopiatu egin zion nunbait..

“Bilintx’en bertsuak, Makazaga’ren irarkolan, Errenderi”: (Bertsolariya-n bezelaxe)..

“Colección de Ramón de Apaolaza, Hernani”, makinaz idatzia: Lengo biak bezelaxe, bañan beste aldaketa auek ere bai; 1/7: (puntu au falta da); 2/4: zindo dakit ordea; 4/1: Nai gogorrean nago; 4/3: alaitu nadiyen; 4/4: poz giroz biziko naiz.

Oharrak:

(1) “Copiado de sus origInales”. (Manterola’k).









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org