Nik au pensatu nuen


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Bilintx »  Nik au pensatu nuen

Bilintx



NIK AU PENTSATU NUEN



Nik au pentsatu nuen
bein zu ikusita,
ori bai dala guztiz
neskatxa polita;
nai balu nere izan
gaude ezkongai ta,
maiteko nuke nola
ama eta aita,
nere biziya baño
geyago’re... baita.


Ikusi:
Bilintxen eskuz idatzia. (Bertso au Ondarrabian, F. Artola “Bordari”-renean)..

“Colección de J. Manterola”, 28’garren orria, eskuz idatzia..

(Bertso onen buruan, Manterola’k auxe dio: “Vilinch-en azquenenco versoac”. Dagon tokiagatik, pensa diteke bertso onen izena dala, bañan “versoac” esaten du, beraz ez da bertso bakar bati dagokiona, ta gañera, irakurri ta ez du ematen Bilintxen azkenekoa izan ditekenik. Bertso onen atzetik eskuz idatzitako bertso asko datoz, danak edo geyenak Bilintxen paperetatik artuak. Orregatik, gure iritzia da, iru itz oyek ez dutela bertso ori bakarrik markatzen, baizikan ori eta orren atzetik datozen guztiak).







     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org