Konfesoriagana


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Bilintx »  Konfesoriagana

Bilintx



KONFESORIAGANA



Konfesariagana
juan zan Marzelina
gero konfesa zedin
artzera dotrina,
baña guziz gorra zan
Marzelina ori,
etziyon kasik itzik
aditzen iñori;
apaizak beste gauza
batzuen urrena,
galdia egin ziyon:
¿zein da seigarrena?;
gaixuak nola zan ain
gorrera aundikoa,
galdetzen ziyolako
¿zein da Jaungoikoa?,
erresponditu ziyon
al zuen lenena:
da pentsatu liteken
gauzik ederrena.


Ikusi:
“Colección de J. Manterola”, 36’garren orria, eskuz idatzia.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org