Kontzezirentzat


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Bilintx 175 urte direla eta... »  Kontzezirentzat

Kontzezirentzat
Kantatutzera indar aundiko
desio batek narama,
Kontzezi, zuri nai dizut eman
mereziya dezun fama;
gure probintzi Gipuzkoakuan
igualik gabeko dama,
bedeinkatua izan dedilla
zu egin zinduen ama.
Zerorrek uste etzenuela
egon nintzaizun begira,
lenbizikuan oñetara ta
urrena berriz gerrira;
oñak dituzu txiki-politak,
gustagarriyak txit dira,
gerriyan berriz eman litzazke
kana bat zintak bi jira.

Atentziyua begiyetara
paratu nizun segidan,
ez dakit zierto begiyak edo
eguzki berri bi ziran;
ondo ikusi ez nizkizun ta
nola esango det zer diran,
begiratutzen nizun guziyan
bista kendutzen zenidan.

Ointxo politak, gerriya mia,
graziya milla petxuan,
lepo biribil dirudiyena
egin berriya tornuan;
pare gabeko begi argiyak,
ille ederra buruan,
zu baño aingeru politagorik
ez da izango zeruan.






     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org