Potajiarena


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Bilintx 175 urte direla eta... »  Potajiarena

Potajiarena

Egunaren izena
ez dakit nola zan,
baña señalagarri
partidu bat bazan
pelotan jokatzeko
Oiartzungo plazan,
nai det nere orduko
gertaera esan,
urrengoan beste bat
eskarmenta dezan.
Partidua jokatzez
bukatu zanean,
ostatura juan nintzan
zuzen-zuzenean;
maiera jana ekartzen
asi ziranean,
apaiz bat zerbitzen zan
aurren-aurrenean,
sartu zan makiña bat
aren barrenean.


Nere ditxa guziak
badute ajia,
noski naiz Jaungoikoak
aztutzat lajia;
goseak egin nuen
ango biajia,
kulpa zuenarentzat
daukat korajia,
apaiz batek jan zuen
nere potajia.

Zintzur ona zuela
klaro señaleak
eman zituen apaiz
barbantzu zaleak;
dozenaka tragatzen
zituen aleak,
maskatu ere gabe
tripazai jaleak,
alako aisa nola
antxoa baleak.






     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org