Gaztetan jarriyak dama bati


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Bilintx 175 urte direla eta... »  Gaztetan jarriyak dama bati

Gaztetan jarriyak dama bati

Argitasun aundiko
perla garestiya,
nere osasuna ta
nere eguzkiya;
baita ere zu zera,
maitetxo eztiya,
mundu ontako nere
desio guztiya.
Ezin fiñago dala
da txit segurua,
zuganako daukatan
naitasun purua;
beti dauzkat zugatik,
nere aingerua,
sentitzen biyotza ta
pentsatzen burua.


Ixilik gorde arren
asko dira penak
nere biyotz gaxuan
zugatik daudenak;
biazuna baño ’re
minkatzago denak,
bañan zuk nai ezkero
goza litezkenak.

Dauzkatan pena oyek
ixilik gordeta,
uts biyurtuko dira
zuk nai zazu eta;
bertatik jarriko naiz
kontentuz beteta,
neria izatera
konforma zaite ta.






     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org