Arotz bati ziyoten


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Bilintx 175 urte direla eta... »  Arotz bati ziyoten

Arotz bati ziyoten

Arotz bati ziyoten
mandatua laja,
al zuen azkarrena
egiteko kaja,
Don Gaspar Lizarralde
ipigandu* zedin.


Arotzak esan ziyon
mandatariyari,
nik artu biar diyot
neurriya berari,
kaja gorputzarentzat
justu irten dedin.

“Eta nora juango naiz
artzera neurriya?
Done Migel kalera,
etxe bat berriya
an ikusiko dezu,
balkoi urdinduna.


Bigarren bizitzara
juan zaitia billa,
an arkituko dezu
pulmoniyak illa
kaja lenbailen egin
biar diyozuna”.

Juan zan gure arotza
listoi bat artuta,
eta esan ziyoten
etxera sartuta,
bigarren bizitzara
iyo zan aguro.


Bañan iyo zanian
kezketan jarri zan.
okerreko lekua
zitekela izan,
pixka bat duda-mudan
egon eta gero.

bi golpe atiari
eman zizkan; da,!... da!
eta irten zanari
egin ziyon galde:
“Gaspar Lizarralde
emen bizi al da?”


(*) ipigandu: sartu; jarri





     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org