Elizondo Jose


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Elizondo Jose

Jose Elizondo

1865 - 1943


Jose Elizondo
Jose Elizondo Lopez Tolosan jaio zen 1885eko irailaren 14an. Harreman estua izan zuen Donostiako Izkera ta Iztunde Ikastolako bultzatzaileekin. 1915ean, Toribio Altzagaren zuzendaritzapean Iztunde sortu zen urtean, Elizondoren Dollorra antzeztu zuen talde honek. Hurrengo urteetan ere sei aldiz eraman zuten oholtzara; 1932an azken aldiz. Antzezlan hori, ordea, ez da orain arte argitara eraman. Antzertokia antzezlana ere hiru aldiz antzeztu zuen Iztundek, 1916an, 1917an eta 1924an.

Bederatzi antzezlan idatzi zituen guztira: Idartzako jauna, jostirudia egintza batean. 1907an (J. Baroja), Elgoibarko Euskal Jaietan saritua; Amets gozuak 1910ean (J. Baroja), Hernaniko Euskal Jaietan saritua; Alkate ona 1912an, (Martin y Mena), ondoren Ebaristo Bustintza, Kirikiñok, bizkaieraz eman zuena Txomin arrayo izenarekin 1912an, (Viuda e hijos de Grijelmo. Bilbo); Atsegea dramak Donostiako Udalak 1813 sutearen mendeurrena gogoratzeko antolatutako lehiaketako saria irabazi zuen, 1913an; Dollorra, hiru ekitaldiko drama 1915ean, Donostiako Udalak 1916an saritua; Antzetorkia 1916n (J. Baroja); Omena 1917an, Donostiako Udalak 1917an saritua; Ill nai eta ill ezin, egintza bakarreko jostirudia. Lan horiekin sari ugari jaso zituen gerra aurreko urte haietan.

Hitz lauz bi lan argitaratu zituen Enda, Irakurkizuna 1911an (Martin, Mena y Cía.), Seguran saritua; eta Larrosa eta Lauziri 1913an, (Martin, Mena y Cía)

Horrez gain, garaiko Euskal-Erria, Euskal Esnalea eta Vida Vasca aldizkarietan idatzi zuen eta Gipuzkoarra aldizkari abertzaleko zuzendaria izan zen.

1943ko apirilaren 18an hil zen Donostian.




     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org