13. Irudia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Elizondo Jose »  Alkate ona »  13. Irudia

Jose Elizondo. Alkate Ona

Hamahirugarren Irudia

Txomin, Urtzale, Alkatea, Bizargina eta Ertzaina



Ertzaina.- (atetik) Egun on dagizuela, jaunak. Alkatea hemen aldago?

Alkatea.- Hemen nago, bai; aurrera etorri zaitez.

Ertzaina.- (Alkateari antzezki eta eskutitz bat emanaz) Hauek bidali dituzte berorrentzat.

Alkatea.- (Hartzen dizkio eta eskutitza irakurtzen du) Urdauriko alkate jauna: Gizon ikaragarri batzuek erbestetik etorri zaizkigu eta ernai egon zintezke, hauetakoren bat horraino joan ez dagizun. Gizon hauen egitekoa, bonbekin kristau guziak hiltzekoa da (besteei) Aditzen al duzue?

Txomin.- Ni ez nau hilko; "portestante" egingo naiz-eta.

Kaxilda.- Lehen ere nahikoa "portestante" zera.

Alkatea.- Ixo! (irakurtzen) Gizon gaizto horietako baten antzezkia (erretratua) bidaltzen dizut, horraino iritsia balitz ezagutu dezazun; korkox antzekoa da baina korkoxaren ordez bonba bat darama; kontuz ibili zaitez Urdauriko alkate, anarkista da-eta. (Alkateak, aldizka, antzezkiari eta Urtzaleri begiratuaz) Zer da hau? (Urtzaleagatik) Antzezkikoa eta berau bat dira (Urtzaleri) Zu zera, zu, anarkista. Zer duzu bizkarreko hori? Bonba?

Urtzale.- Ez jauna; zera... zera...

Alkatea.- Aitzakia asmatu ezinik zaude; eman egidazu bonba edo xahutuko zaitut; gizon hiltzaile likitsa (heltzen dio Urtzaleri besoetatik eta ertzainari esaten dio: Aguazila, ken iezaiozu bonba. (Aguazilak txamarrapetik eskua sartuta ateratzen dio Urtzaleri gazta berri bat egin ditun ahaleginarekin zerbait banatu zaiola eta lurrera boteaz dio:) Lehertu zait! (Ertzainak hitz haiek esandakoan, Txomin mostradore atzean ezkutatzen da; Alkatea Urtzaleri utzita erdiko ateraino ihesi joaten da; Ertzaina mahaipera eta Bizargina ezkerreko atera.

Urtzale.- (Gazta lurretik jasoaz) Jaunak ez zaitezte beldurtu, gazta berria da eta.

Alkatea.- Gazta? Gaztarekin hiltzen al dituzu gizonak?

Txomin.- Bai; arratoiak bezala.

Ertzaina.- Hil baino lehen hamaiketakoa egingo dugu.

Urtzale.- Goseak nengoen eta, artzain txabola batetik hartu dut.

Alkatea.- Laga ezazu bada geldi-geldi mahai gainean.

(Urtzalek lagatzen du gazta mahai gainean)

Alkatea.- Aguazila, usain egiozu, ea gazta den edo ez.

Aguazila.- Nik ez diot usainari igartzen, jaiotzezko usain gabekoa naiz eta.

Alkatea.- Txomin; zuk egiozu, bada.

Txomin.- Bai zera! Lehertu eta sudurra airean eramango lidake; hobe dugu gure andreari deitu; hiltzen bada ere ez da askorik galduko.

Alkatea.- Dei iezaiozu, bada.

Txomin.- (deiadarka) Kaxilda!









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org