Itzaurrea


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Etxagarai Jose Vicente »  Itzaurrea

Jose Vizente Echagaray



Itzaurrea

Auspoaren argitalpena PDFn





Liburu ontako bertsoak zein tokitatik jasoak diran, bertso-sail bakoitza bukatzean ikusiko du irakurleak. Aguro igerriko dion bezela, bi toki dira geyen-geyenik aitatzen diranak:

Bata, kanta-paperak; alegia, garai artan argitaratutako kanta-paperak. Oyek Echagaray-ren ardura-pean argitaratuak izango dira noski.

Bestea, Euskal-Erria errebista da. Onek, pixkabanaka, Echagaray-ren bertso guziak, edo geyen-geyenak beintzat, argitaratu zituan.

Bertsoak kanta-paperen batean eta Euskal-Erria-n zeudenean, alkarren arteko aldaketak eta desberdintasunak oarretan jarri ditugu. Ori bera egin degu, Euskal-Erria-ren bi aletan atera ta alkarren artean desberdintasunik baldin bazuten.

Bada oraindik guk aztertu ezin izan degun kuaderno xar bat eskuz idatzitakoa.
Adrian de Loyarte zanaren alargunaren mendean dago ta azalean onela dio: “POESIAS DESDE EL 1813 CUYO AÑO SE QUEMARON LAS ANTERIORES EN EL INCENDIO TOTAL DE ESTA CIUDAD DE SAN SEBASTIAN”.

Liburu au egitean kuaderno ori esku artean izatea eskatu nuan noski, bañan ezetz erantzun ziguten, berak ere argitaratzeko asmotan zeudela, eta ez degu kuaderno ori ikusi al izan azala izan ezik, kristalen tartean

Donostiko Erriko-Etxeko joan dan urteko “exposizioan” zegoalarik.

Kuaderno ortan Echagaray-ren bertsoak daudela badakit; ez ordea berak idatzitakoa ala Manterola-k edo besteren batek kopiatua dan; ezta ere gure liburu ontan ez dagoan bertsorik ote duan, edo emen dagoanik an ez dagoan.

Euskal-Erria-k bein baño geyagotan aitatzen du Echagaray-ren eskuz idazkia. Bear bada, kuaderno ori izango da.

Liburu ontako bertsoak 1813-garren urtean asi ta 1853-garren urtean bukatzen dira. Bertso-sail bakoitza noiz jarria dan nabarmentzeko, izenburuaren gañean urtea jarri degu beti.

1813-garren urtekoak Donostia erre zanean jarriak dira.

Beste danak, berriz, bat edo beste izan ezik, eguberri, errege-egun, iñauteri ta gañerako festeetan kantatzeko antolatuak.

Ain zuzen, orregatik eta baita ere Echagaray-k asmatutako bertsorik famatuenak orrela izendatzen diralako, “FESTARA” jarri diogu liburu oni izena.

Baditugu beste zenbait paper garai artantxe Donostian atereak eta itxura dana Echagaray-rena dutenak. Oyek ere liburu ontan jarri ditugu, orretarako itxura beste arrazoirik ez degula aitortuaz, eta olakoak zein diran aldi bakoitzean esanaz.






     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org