1815: Eguberri kantak


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Etxagarai Jose Vicente »  1815: Eguberri kantak

Jose Vizente Echagaray



1815





Eguberri Kantak



Donostiyako Santa Mariyako premileizan kantatubak 1815-garren urtean

Sarrera



1
Egurra ebakitzen
nekatu ta ondoan
aritz baten oñean
erdi lo nengoan;
amets egin dedala
dadukat gogoan,
guztizko berri onak
dirala beingoan.
2
Ekusi det zeruba,
gero begiyetan
argitasun aundi bat
alde guztiyetan;
norbaitek belarrira
esan dit onetan
Jauna jayoko dala
gaur amabiyetan.


Zortziko



1 Gau eder zoragarri
zoriyonekoa,
lurrera etorri zana
gure Jaungoikoa,
asmegitari onak
agindutakoa,
egunik argiyena
ez bezelakoa.
2
Ukullu zar batean
Belen-eko erriyan
gure Jesus jayo da
gabaren erdiyan;
jakindurik agudo
artzayak mendiyan
jatxi dira lasterka
denbora gutxiyan.


3
Izar argi eder bat
lagun arturikan
iru errege datoz
Oriyentetikan;
galdezka igaro dira
Jerusalendikan,
Jesusaren jayotzaz
duten berririkan.
4
Ekusi ta ezagutu
dutenean Jauna,
lasterka jarri dute
lurrean belauna;
biyotzak altxaturik
Jesusarengana
irurak egin dute
eskariyo bana.


5
Aingeru zerukoak
lurrera etorriyak
Jesusen ingurutan
an daude guztiyak;
an daude erregeak,
an daude artzayak,
aur eder arri eman
nairikan begiyak.
6
Jesus eta Mariya
ona Joserekin,
ona emen aingerubak
soñu ederrakin;
ona zeru guztiya
Jaungoikoarekin,
ona gaurko gabean
lurrean gurekin.


Euskaritxoa



Guazen, ekus dezagun
aur jayo berriya,
guazen, egin zayogun
ongi etorriya;
guazen, eman zayogun
jana ta erariya,
oya, legorpea ta
jantzi-erantziya.




Ikusi:

"Euskal-Erria", IX, 1883, 542 orri-alde.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org