1817: Artzaigokia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Etxagarai Jose Vicente »  1817: Artzaigokia

Jose Vizente Echagaray



1817





Artzaigokia



Donostiyan otsaillaren amairu-garren egunean milla zortzi eun da , amazazpigarren urtean

Martxa



Guazen, artzayak, guazen, andreak,
ekus dezagun erriya,
auxe bera da billatzen degun
erretako Donostiya.
¡Au jende ederra eta alegria!
¡au jantziyaren garbiya!
ezta ezagun mayorazkua,
ezta ere nekazariya.


Artzai-KANTA



Ona gaur Donostiyan
Greziyako artzayak,
urtebetetik onuntz
euskera ikasiyak:
ekusirik erriko
liburu zarretan
euskaldunak giñala
lengo denboretan.
Ona guztiyon Aita
gure Meltxor jauna,
argitasun aundiyak
eman dizkiguna:
beti zorko diyogu
berari graziya,
gizon eta andreak
euskera ikasiya.


Jakin ditugunean
zuben naigabeak,
ikaratu ez gaitu
batere bideak:
iñon gelditu gabe
sei illabetean,
gaur Donostiyan gaude
zoriyon gurean.
Euskaldunen artzeera
ekusi ta ondoan
bertan bizi izatea
daukagu gogoan:
emen ere badira
ugari artzayak,
eta urruti gabe
dauzkagu mendiyak.


Etorriko gerade
noiztik eta nora
gazta-esne zuriyak
zubei ekartzera:
guztiya izango da
garbiro egiña,
ezta eskas izango
gure alegiña.
Gure amoriyua
Euskaldunentzako
izango da firmea
sekuletarako:
erriyan ta mendiyan
nola txaboletan
gogoango ditugu
gure egunetan.


Euskaritxoa !



Soñu eta kantakin
datoz Greziyatik
artzayak arturikan
andreak ondotik:
esanaz biyotzetik
guztiyok batian:
Donostiya que viva,
viva San Sebastian!


Zortzikoa



Donostiyan gaudela
ezin sinisturik
etxe abei begira
gaude arriturik:
zeren etorri geran
bidean aiturik
eztegula arkituko
paretak besterik.
Ekusten degu bada
Atsegiñarekin
bearra egiten dala
langille askorekin:
etxe galanta franko
aurre ederrakin,
denda, ganbara, soto
eta balkoyakin.


Gure begiyak daude
ezin asperturik
ekusten naigabeak
zaudetela azturik:
kale berri zabalak
zuzen idikirik,
eta gañera asmoak
aurrerako arturik.
Konzeju-etxe ta
plaza egin ondoan
fama zabalduko da
munduban beingoan:
ez leneko denboran
eta oraingoan
onelako erririk
eztala gogoan.


Ikusi:

“Euskal-Erria”, VIII, 1883, 110 orri-alde.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org